‘Langabezian dauden pertsonak ere’
Josean Ostolaza. Errenteria-Orereta. Hilaren 26an ez dut grebarik egingo. Ezin dut grebarik egin, langabezian nagoelako. Hainbat hilabete daramatzat egoera horretan, eta ez dut lanik aurkitzen, eta hau luzatzen ari da. Hala eta guztiz ere, hilaren 26an...
Josean Ostolaza. Errenteria-Orereta. Hilaren 26an ez dut grebarik egingo. Ezin dut grebarik egin, langabezian nagoelako. Hainbat hilabete daramatzat egoera horretan, eta ez dut lanik aurkitzen, eta hau luzatzen ari da. Hala eta guztiz ere, hilaren 26an kalean izango naiz greba egingo duten langileekin batera. Guztiek batera egoera hau aldatzeko zerbait egin behar dela iritzi diot. Greba pauso bat da, baina oraindik gehiago eman behar ditugu.
PPren erreformak ez dira bukatu, eta gehiago eta okerragoak etorriko dira. Guztiak kili-kolo geratuko gara. Oraingoz, baldintza gehiago jartzen ari dira laguntza kaskar batzuk lortzeko. Lan duin bat eskaintzeko gutaz ahazten dira, baina zergak igotzeko garaian ez dira gutaz ahazten. Ez zait bidezkoa iruditzen horrenbeste diru bideratzea gero defizitarioak izango diren proiektu handietara, guztien onerako zuzendu beharrean, benetan behar duten pertsonengana.
Ziur naiz hilaren 26a egun handia izango dela langileentzat. Guztiak animatu nahi ditut, baina batik bat langabezian daudenak, kalera ateratzera eta antolatu dituzten mobilizazioetara joatera. Ni han izango naiz.