Jon Urkizuren aldeko elkarretaratzea, gaur, San Pedron
Jon Urkizu preso politiko sanpedrotarraren egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur (osteguna), 19:30etik aurrera, San Pedroko biribilgunean. 26 urte bete ditu espetxean Urkizuk: Parot doktrina zarrita dauka. 1986ko irailaren 19an atxilotu zu...
Jon Urkizu preso politiko sanpedrotarraren egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur (osteguna), 19:30etik aurrera, San Pedroko biribilgunean. 26 urte bete ditu espetxean Urkizuk: Parot doktrina zarrita dauka.
1986ko irailaren 19an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Jon Ander Urkizu, bere etxean, San Pedron. Donostiako Gobernu Zibilean zazpi egunez atxiki zuten, eta han torturatu zutela salatu zuen presoak.
Sarekada hartan beste hamabi atxiloketa izan ziren, eta ondoren Fran Franco, Xabier Sagarzazu eta Urkizu pasaitarrak espetxeratu zituzten
Preso eman dituen 26 urteetan espetxe asko ezagutu ditu Urkizuk: Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Gijon, Teruel, Martutene, Iruñea, Huesca, Soria, Zuera Alcazar de San Juan eta orain Teruel.
2000. urterako zigorraren hiru laurdenak beteta zituen Urkizuk, eta 2007ko uztailaren 22an bete zuen ezarri zioten zigorra osorik, baina urte berean Parot Doktrina izenez ezagutzen dena aplikatu zioten. Modu horretan ezarri daitekeen kartzela zigorrik handiena ezarri zioten, kondena 30 urtera arte luzatuz eta ordura arte pilatuta zituen erredentzioak bertan behera utziz. Parot Doktrina ezarrita, 2.016 urteko irailaren 10era arte luzatu zioten zigorra.