Industraildeetan eskainiko duen bilketa zerbitzu berriaren gaineko bilera egingo du gaur San Markok
San Marko Mankomunitateak hondakinen bilketa zerbitzu berria jarriko du martxan urriaren 1etik aurrera. Zerbitzu horrek, industrialde zein parke teknologikoetan hondakinak zatiki gehiagotan biltzea du helburu. Mankomunitateko arduradunek emandako datue...
San Marko Mankomunitateak hondakinen bilketa zerbitzu berria jarriko du martxan urriaren 1etik aurrera. Zerbitzu horrek, industrialde zein parke teknologikoetan hondakinak zatiki gehiagotan biltzea du helburu. Mankomunitateko arduradunek emandako datuen arabera, datorren hiletik aurrera, hamalau multzotan jasoko dituzte hondakinak.
Informatzeko bilerak
San Markotik, mankomunitateak ingurumenarekin duen konpromisoa nabarmendu dute, bestalde: «Zerbitzu berriarekin konpromiso horri eusten diogu. Bilketa zerbitzu berriarekin, birziklagarriak diren ahalik eta hondakin gehienak gaika biltzea da helburua, azken horien lehengaiak berreskuratu ahal izateko».
Zerbitzua martxan jarri aurretik, horren gaineko informazioa emateko bilerak egiten ari da San Marko Mankomunitatea. Zerbitzu berriaren gaineko lehenengo bilera gaur egin dute Errenteria-Oreretan. Bihar berriz, Lezon izango da bilera. 13:00etan egingo dute bilera Oarsoaldeak 103 industriagunean duen lokalean.
Bilerak ordubete inguru iraungo dutela zehaztu dute mankomunitatetik, eta Ainhoa Intxaurrandieta San Marko Mankomunitateko lehendakaria eta Isidro Salaberria mankomunitate bereko zerbitzu-ardura teknikariak emango dituzte bilketa zerbitzu berriaren gaineko azalpenak.