Gutuna: “Kontxako Bandera, arraunaren olinpiada?”
Kontxako estropadei buruz hitz egiten den aldiro, esaten da Kantauri Itsasoko traineru onenak dauden txapelketa dela Kontxa. Ez da egia! Urtero gelditzen da Kontxatik kanpo urtean osoan zehar etxekoek baino maila hobea erakusten duena. Gainera, donosti...
Kontxako estropadei buruz hitz egiten den aldiro, esaten da Kantauri Itsasoko traineru onenak dauden txapelketa dela Kontxa. Ez da egia!
Urtero gelditzen da Kontxatik kanpo urtean osoan zehar etxekoek baino maila hobea erakusten duena. Gainera, donostiarrak ia urtez urte geratzen dira azkenekoak, iazko istripua kenduta.
Urteak dira kexu publikoa egin nahi nuela, baina Donostiarra trainerua estropadan sartzearen zuzeneko kaltetua San Pedro izan denez, ez dut urrats hori eman. Aurten, baina, Pedreña izan da kanpoan gelditu dena, eta interes lokalek ez nautela mugiarazten argi uzteko idatzi dut eskutitz hau.
Etxeko traineruak postua uretan lehiatzen irabaz dezala iruditzen zait gauzarik logikoena, gainontzekoek egiten duten bezala. Bestela, ez zait ongi iruditzen Kontxakoa urteko estropadarik onena bezala izendatzea. Hau esan beharko genuke: Kantauri Itsasoko zazpi traineru onenak gehi kirol irizpideetatik at hartutako erabaki batengatik harrizko gonbidatu bat dauden estropada bat da. Zortzi onenentzako badaude beste estropada eremu batzuk!
Ea donostiarrek euren merituengatik bakarrik lortzen duten Kontxako estropadan sartzea, eta ez dezatela urte osoan hobeto ibiltzen diren traineruak kanpoan utzi!
Jesus Aizpurua Larrañaga. San Pedro.