Gaur inauguratuko dituzte Kultur Etxea eta Olazabal parkea
Gaur arratsaldean Kultur Etxe berriaren inaugurazio ofiziala egingo dute, baita parean dagoen Olazabal parkearena ere. 18:00etan izango da ekitaldia. Kultur Etxeak 5,6 milioi euroko kostoa izan du eta Ricardo Ruiz eta Jesus Arrekubieta arkitektoen lana izan da. Udaletik adierazi dute Kultur Etxea eraikin garrantzitsua dela: “Nahitaezko azpiegitura da Hondarribiko musika alorreko kulturarako, eta Hondarribiko Musika Eskolari, Hondarribiko Hiria Musika Bandari, eta Txistulari Bandari emango die zerbitzua. Gainera, behe solairuan 150 lagunentzako kontzertuetarako areto bat du”. Kultur Etxeak Denda kalean izango du sarrera nagusia eta harrera gunea. Aurrerago, sarrerako solairuan Hondarribiko Artxibategi Historikoa jasoko du. Larunbatean ate irekietako jardunaldia egingo dute Kultur Etxean, eta bisita gidatuak izango dira: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Behe solairuko auditorioan, Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute. Parkea, lehen egitasmokoa baino berdeago Olazabal parkea ere inauguratuko dute gaur. Bihartik zabalik izango denak zerikusirik ez du udalak aurkeztu zuen lehen egitasmoarekin. Lehen ideiaren kontra azaldu ziren auzotarrak, besteak beste, berde gune gutxi zituelako. Hala, egitasmo berriak berdegune gehiago ditu, baita umeentzako eremu bat eta zenbait eserleku. Ekainean hasi zituzten parkeko lanak eta 421.000 euroko aurrekontua izan du. Bukatu gabe dago, neguan 23 zuhaitz aldatuko dituztelako. Beste zuhaitz bat nabarmentzen da parkean, edo zuhaitz baten zatia, hobe esanda. Lehengo parkean zegoen eta, [...]
Gaur arratsaldean Kultur Etxe berriaren inaugurazio ofiziala egingo dute, baita parean dagoen Olazabal parkearena ere. 18:00etan izango da ekitaldia. Kultur Etxeak 5,6 milioi euroko kostoa izan du eta Ricardo Ruiz eta Jesus Arrekubieta arkitektoen lana izan da. Udaletik adierazi dute Kultur Etxea eraikin garrantzitsua dela: “Nahitaezko azpiegitura da Hondarribiko musika alorreko kulturarako, eta Hondarribiko Musika Eskolari, Hondarribiko Hiria Musika Bandari, eta Txistulari Bandari emango die zerbitzua. Gainera, behe solairuan 150 lagunentzako kontzertuetarako areto bat du”.
Kultur Etxeak Denda kalean izango du sarrera nagusia eta harrera gunea. Aurrerago, sarrerako solairuan Hondarribiko Artxibategi Historikoa jasoko du.
Larunbatean ate irekietako jardunaldia egingo dute Kultur Etxean, eta bisita gidatuak izango dira: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Behe solairuko auditorioan, Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute.
Parkea, lehen egitasmokoa baino berdeago
Olazabal parkea ere inauguratuko dute gaur. Bihartik zabalik izango denak zerikusirik ez du udalak aurkeztu zuen lehen egitasmoarekin. Lehen ideiaren kontra azaldu ziren auzotarrak, besteak beste, berde gune gutxi zituelako. Hala, egitasmo berriak berdegune gehiago ditu, baita umeentzako eremu bat eta zenbait eserleku.
Ekainean hasi zituzten parkeko lanak eta 421.000 euroko aurrekontua izan du. Bukatu gabe dago, neguan 23 zuhaitz aldatuko dituztelako. Beste zuhaitz bat nabarmentzen da parkean, edo zuhaitz baten zatia, hobe esanda. Lehengo parkean zegoen eta, udaletik esan dutenez, “behe aldean usteltzen hasia zenez” moztu zuten. Zuhaitzaren zatiak jarri dituzte parkearen alde batean.