Maggie Hildrick dublindarrak errepikatuko du Banakon ostiral eta larunbatean
Maggie Hildrick kantautoreak (Dublin, Irlanda) bi kontzertu emango ditu asteburuan Banako tabernan, ostiralean eta larunbatean. Hildrick Dublingo eszenako musikari preziatua da, folk irlandar musika egiten duena, baina beste estilo batzuetara hurbiltz...
Maggie Hildrick kantautoreak (Dublin, Irlanda) bi kontzertu emango ditu asteburuan Banako tabernan, ostiralean eta larunbatean. Hildrick Dublingo eszenako musikari preziatua da, folk irlandar musika egiten duena, baina beste estilo batzuetara hurbiltzen dena, hala nola, soul musikara edo Motown disketxearen gaiaietako doinuetara.
Ostiraleko kontzertua 20:30ean hasiko da eta larunbatekoa ordu eta erdi beranduago, 22:00etan. Bi saioak doan izango dira.

