Erdi Aroko Azoka izango da asteburuan
Larunbat eta igandean Erdi Aroko Azoka egingo dute hamargarrenez, Errenteria-Oreretan. Iazko artisau postuak mantentzea lortu dute aurten, eta 70 izango dira. Beste urte batez, Errenkoalde merkatarien elkarteak antolatu du. Postuez gain, hainbat tailer...
Larunbat eta igandean Erdi Aroko Azoka egingo dute hamargarrenez, Errenteria-Oreretan. Iazko artisau postuak mantentzea lortu dute aurten, eta 70 izango dira. Beste urte batez, Errenkoalde merkatarien elkarteak antolatu du.
Postuez gain, hainbat tailer egingo dituzte: egurrezko jokoena, garaiko ogibideena, buztinarena, egurrezko kateena, beira puztekoa.
Beste hainbat ekimen ere prestatu ditu merkatarien elkarteak: ardien txokoa eta haurren txokoa, besteak beste. Horrez gain, Gipuzkoako ehozirilariak ariko dira lan eta lan udaletxeko arkupeetan.

