Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Berdinketa lortu dute txuri-beltzek Logroñes taldearen aurka

Real Union futbol taldeak 0-0 bukatu zuen larunbateko partida Logroñes taldearen aurka, Stadium Galen. Talde txuri-beltzeko Lanbarri jokalariak gola sartzea lortu zuen 93. minutuan, baina hala ere, epaileak falta izan zela adierazi zuen eta ondorioz, bertan behera utzi zuen uniondarren gol bakarra. Horrek haserrea eragin zuen zaleen artean. Imanol Idiakez irundarren entrenatzaileak partidaren ondoko prentsaurrekoan adierazi zuenez, “Lanbarrik falta ez dela izan esan du, taldekideek ere falta ez dela izan esan dute. Ni urruti nengoen eta ez dut jokaldia ondo ikusi, baina azkenean epaileak falta izan dela erabaki du”. Horiek horrela, amorratua agertu zen Idiakez: “Ahalegin handia egin du taldeak eta pena izan da hiru puntuak etxean ez gelditzea”. Jokoa, “hobetzen” Unionen entrenatzaileak adierazi zuenez, Real Union Logroñes baino hobeto aritu zen lehian, batez ere partidaren bigarren zatian: “Logroñesekoek atzera egin behar izan dute eta gure taldeak gol egoera bat baino gehiago sortu du”. Hori dela eta, Alavesen aurkako partidan baino hobeto aritu zirela adierazi zuen Idiakezek: “Aurreko asteburuan Gasteizen minutu on asko eduki genituen, eta gaurko bigarren zatian, argi eta garbi beste taldea baino hobeto jokatu dugu”. Hala, talde txuri-beltza jokoa hobetzen hasi dela uste du Idiakezek, eta “aurrerapausoak” ematen ari direla nabarmendu du. Bigarren taldeak, bana Ohorezko Mailako [...]

admin
Bidasoa
2012/09/18

Real Union futbol taldeak 0-0 bukatu zuen larunbateko partida Logroñes taldearen aurka, Stadium Galen. Talde txuri-beltzeko Lanbarri jokalariak gola sartzea lortu zuen 93. minutuan, baina hala ere, epaileak falta izan zela adierazi zuen eta ondorioz, bertan behera utzi zuen uniondarren gol bakarra. Horrek haserrea eragin zuen zaleen artean.

Imanol Idiakez irundarren entrenatzaileak partidaren ondoko prentsaurrekoan adierazi zuenez, “Lanbarrik falta ez dela izan esan du, taldekideek ere falta ez dela izan esan dute. Ni urruti nengoen eta ez dut jokaldia ondo ikusi, baina azkenean epaileak falta izan dela erabaki du”.

Horiek horrela, amorratua agertu zen Idiakez: “Ahalegin handia egin du taldeak eta pena izan da hiru puntuak etxean ez gelditzea”.

Jokoa, “hobetzen”
Unionen entrenatzaileak adierazi zuenez, Real Union Logroñes baino hobeto aritu zen lehian, batez ere partidaren bigarren zatian: “Logroñesekoek atzera egin behar izan dute eta gure taldeak gol egoera bat baino gehiago sortu du”. Hori dela eta, Alavesen aurkako partidan baino hobeto aritu zirela adierazi zuen Idiakezek: “Aurreko asteburuan Gasteizen minutu on asko eduki genituen, eta gaurko bigarren zatian, argi eta garbi beste taldea baino hobeto jokatu dugu”.

Hala, talde txuri-beltza jokoa hobetzen hasi dela uste du Idiakezek, eta “aurrerapausoak” ematen ari direla nabarmendu du.

Bigarren taldeak, bana
Ohorezko Mailako Real Union B taldeak estreinako partida izan zuen larunbat arratsaldean, Urolaren aurka, etxean. Irundarrek bisitariek baino joko hobea egin zuten, baina Urolak hartu zuen markagailuan aurrea, Aseginolazaren bitartez (55. minutuan). Kostata berdindu zuten etxekoek; Bellok sartu zuen 1-1ekoa partida amaitzeko bost minutu falta zirela.

Datorren asteburuan Berioren etxean jokatuko du Union Bk. Sailkapen nagusian azkena da Donostiako taldea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du «jazarpen poliziala» jasan dutela gose direnei ogitartekoak emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Palestinarekin Elkartasuna kalera irtengo da Donostiako Aste Nagusian, «sionismoaren eta inperialismoaren» aurka

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.