Belaskoeneako eta Artiako bizilagunekin bilduko dira udaleko ordezkariak
Aparkamenduen arazoa konpontzeko xedearekin eta aurretik hitzartu bezala, Irungo Udaleko ordezkariak Belaskoeneako eta Artiako bizilagunekin bilduko dira. Modu horretan, bi hirigintza plan berrien gaineko iritzia eman ahal izango dute bizilagunek. Jo...
Aparkamenduen arazoa konpontzeko xedearekin eta aurretik hitzartu bezala, Irungo Udaleko ordezkariak Belaskoeneako eta Artiako bizilagunekin bilduko dira. Modu horretan, bi hirigintza plan berrien gaineko iritzia eman ahal izango dute bizilagunek.
Jose Antonio Santano alkateak azaldutakoaren arabera, “hausnarketa zabala eta irekia bultzatu nahi dugu, bizilagunen borondatea islatzen duten beste proposamenak bildu ahal izateko”. Hirigintzaz gain, proposamen sozialak eta beste motatakoak egin ahal izango dira, auzoa hobetze aldera.
Hala, Elhuyar aholkularitza enpresak parte-hartze prozesua bultzatzeko metodologian lagunduko du. Modu horretan, “konfidantzazko” gune bat eratu nahi dute, herritarrak “eroso” sentitu dadin. Metodologia horren baitan, lehen bilera honetan parte hartuko duen taldeari, Talde Abiarazlea izena jarri diote.

