XVI. mendeko jantziak daude Torrekuan
Iraultza dantza taldearen eskutik, hilaren 18tik 23ra XVI. mendeko jantzien erakusketa antolatu dute Torrekuan. Errenkoaldek prestatutako Erdi Aroko azokaren haritik egingo dute erakusketa. Jantzi horiek XVI. mendeko grabatuetatik atera dituzte. Horiet...
Iraultza dantza taldearen eskutik, hilaren 18tik 23ra XVI. mendeko jantzien erakusketa antolatu dute Torrekuan. Errenkoaldek prestatutako Erdi Aroko azokaren haritik egingo dute erakusketa.
Jantzi horiek XVI. mendeko grabatuetatik atera dituzte. Horietan bat nabarmendu du Iraultzak: Parisko Louvre museoan dagoen tapiz batean topatutakoa. Tapizean zazpi emakume ageri dira eta idatzita dago bakoitza nongoa den. Tondue de Renteri bezala izenpetuta dago.
Garai hartan, emakumeen buruko bereziak erabiltzen zituzten inguruko formetan oinarrituta: animaliak, landareak… Inkisizioak debekatu egin zituen sexu organoak islatzen zituztela argudiatuta.
Erakusketa asteartetik ostiralera dago zabalik 17:00etatik 20:00etara. Asteburu honetan ere zabalik egongo da, Erdi Aroko azoka dela eta: 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

