Txalaparta ikastaroan izena eman daiteke Errenteria Musikalen
Ikasturtea hasteko prest da Errenteria Musikalen, eta aurtengo berritasun nagusia izango den txalaparta ikastaroan izena eman daitekeela gogorarazi dute antolatzaileek. Urriaren 2an hasiko dira eskolak abenduaren 18ra arte. 12 orduko iraupena izango du...
Ikasturtea hasteko prest da Errenteria Musikalen, eta aurtengo berritasun nagusia izango den txalaparta ikastaroan izena eman daitekeela gogorarazi dute antolatzaileek. Urriaren 2an hasiko dira eskolak abenduaren 18ra arte. 12 orduko iraupena izango du ikastaroak, eta interesa dutenek hilaren 21era arte izena eman dezakete eskolako bulegoan, astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:00etatik 14:30era eta astearte eta ostegunetan 07:00etatik 17:30era.
Bestalde, musika eta dantzako hainbat espezialitatetan izena emateko aukera dagoela jakinarazi du eskolak. Musikako espezialitateetan izena emateko gutxienez 4 urte izan behar dira, eta dantzakoetan 6 urte.

