Tratu txarrak emateagatik urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati
Gizon bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote gaur, bikotekideari tratu txarrak emateagatik, Errenteria-Oreretan. Epaiaren arabera, gizonak fisikoki erasotu zuen emakumea elkarrekin bizitzen egon ziren urtebetean. EFEk eman du epaiaren berri. Giz...
Gizon bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote gaur, bikotekideari tratu txarrak emateagatik, Errenteria-Oreretan. Epaiaren arabera, gizonak fisikoki erasotu zuen emakumea elkarrekin bizitzen egon ziren urtebetean. EFEk eman du epaiaren berri.
Gizonak fiskalak eskatutako zigorrarekin ados agertu izan da epaiketan zehar, eta oraingoz, urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote “ohiko tratu txarrak” ematea egotzita, eta baita tratu txar falta bat eta hiru lesio delitu egitea leporatuta. Horrez gain, gizonak ezingo du emakumearengana hurbildu bi urtez, eta 500 euroko kalte ordaina eman beharko dio.

