Touringek irabazi egin du Ohorezko Mailako estreinaldian
Asteburu honetan estreinatu da Touring Ohorezko Mailan, eta lehenengo partida irabaztea garrantzitsua baldin bazen, lortu dute lehenengo langa gainditzea: 2-1 gailendu zitzaion Ondarroako Aurrerari. Sailkapenaren goialdean hasi du denboraldia, beraz; h...
Asteburu honetan estreinatu da Touring Ohorezko Mailan, eta lehenengo partida irabaztea garrantzitsua baldin bazen, lortu dute lehenengo langa gainditzea: 2-1 gailendu zitzaion Ondarroako Aurrerari. Sailkapenaren goialdean hasi du denboraldia, beraz; hirugarren tokian.
Asteburu honetan izango du denboraldiko lehen irteera, Aretxabaletara. Aurreko partida etxetik kanpo irabazita daude aretxabaletarrak, 1-2ko emaitza lortu baitzuten Mondragonen zelaian.

