Prebentzioaren Asteko lehen ikastaroa, gaur, DYAn
Gaur egingo dute Hondarribiko DYAk antolatu duen Osasuna eta Prebentzioaren Asteko lehen ekitaldia: Ohiko larrialdiak eta egoera hauetan izan beharreko jokabideari buruzko hitzaldia. Besteak beste miokardioko bihotzekoa, konbultsioak, zorabioak, traum...
Gaur egingo dute Hondarribiko DYAk antolatu duen Osasuna eta Prebentzioaren Asteko lehen ekitaldia: Ohiko larrialdiak eta egoera hauetan izan beharreko jokabideari buruzko hitzaldia. Besteak beste miokardioko bihotzekoa, konbultsioak, zorabioak, traumatismoak, erredurak eta Garun-Baskular istripuari buruz mintzatuko dira. Hitzaldia DYAk herrian duen ordezkaritzan izango da (Soroetagain, 6-7). Asteko gainontzeko ekitaldiak bezala, aratsaldeko zazpiretan hasiko da, eta, gutxi gorabehera, bi orduko iraupena izango du.
Egunero egingo dituzte ikastaro eta hitzaldiak (ikus egitaraua). Doanekoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da. Interesdunek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu (edozein ordutan, egunero) edo e-postaz idatzi behar dute.

