Pilota Eskola martxan da
EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak gaur hasiko ditu Pilota Eskolako klaseak, esku pilotan eta palan. Izena eman nahi dutenek dagoeneko aukera daukate egiteko, eta EPLEren arabera, aurten doan izango da. Esku pilotan 2004. urtean edo lehenena...
EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak gaur hasiko ditu Pilota Eskolako klaseak, esku pilotan eta palan. Izena eman nahi dutenek dagoeneko aukera daukate egiteko, eta EPLEren arabera, aurten doan izango da.
Esku pilotan 2004. urtean edo lehenenago jaiotakoek (8-11 urte) astean bitan entrenatuko dute, astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara. 12 urtetik gorakoek, berriz, astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara.
Palan, berriz, 1997. urtean edo lehenago jaiotakoek parte hartu ahal izango dute.
Esku pilotan nahiz palan informazio gehiago nahi izanez gero 687 92 04 28 telefono zenbakira deitu behar da.

