Murrizketen kontra mobilizatzeko deia egin du langileen batzordeak
Gipuzkoako Langileen Batzordeen Plataformak (tartean, Oreretakoak) murrizketen kontra mobilizatzeko deia egin du, eta larunbaterako manifestazioak antolatu dituztela jakinarazi du. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan prestatu dituzte, eta Donostiakoa ...
Gipuzkoako Langileen Batzordeen Plataformak (tartean, Oreretakoak) murrizketen kontra mobilizatzeko deia egin du, eta larunbaterako manifestazioak antolatu dituztela jakinarazi du. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan prestatu dituzte, eta Donostiakoa 17:30ean aterako da Bulebarretik. Era berean, hilaren 26ko greba orokorrean parte hartzeko deia egin du.
Iruñean larunbatean egin zuten, eta mila lagun inguruk parte hartu zuten.