Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mugikortasun iraunkorraren aldeko astea abiatu da

Irungo Udaleko Mugikortasun eta Ingurumen ordezkariak, Cristina Laborda eta Miguek Angel Paez hurrenez hurren, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea aurkeztu dute gaur goizean. Kanpaina irailaren 17tik 23ra bitartean luzatuko da eta Labordak ziurtatu duenez, “egunerokoan pauso garrantzitsuak” eman diren arren, “kontzientziazio orokorra bultzatzea beharrezkoa da”. Horiek horrela, hilaren 17tik 21era bitartean Eskola Bidea ekimena bultzatuko da. Horren arabera, hitzordu bat finkatzen da eta umeak oinez joaten dira eskolara, aldez aurretik hitzartutako ibilbidea jarraituz eta arduradun batek lagunduta. Udaleko ordezkarien arabera, “era horretan autonomia, ardura eta sozializazioa garatu ahal dute”. Hamaika ekimen Larunbatean hilaren 22an bestalde, helduei zuzendutako bizikletan segurtasunez ibiltzen ikasteko ikastaroa izango da, Osinbiribileko bidegorrian (10:00). Arratsaldean aldiz, haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu dute, 16:30etik aurrera Zabaltza plazan. Halaber, 16:00etatik 19:00ak bitartean informazio gune bat izango da eta horrekin batera, Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren inguruko erakusketa bat ere. Bukatzeko, bizikleten mantenua egiten ikasteko tailer bat antolatu dute eta bertan, konponketa txikiak egiteko aukera ere izango da. Ibilaldiak azken egunean Europako Mugikortasun Iraunkorraren Asteari bukaera emateko asmoz, hilaren 23an igandearekin txirrinda ibilbidea antolatu du udalak. Hala, goizeko 10:00etan abiatuko dira interesatuak Zabaltza plazatik eta bidegorrietan eta oinezkoentzat lehentasuna duten 30km orduko guneetan ariko dira. Era berean, errepide heziketarako zirkuitua izango da Colon [...]

admin
Irun
2012/09/17

Irungo Udaleko Mugikortasun eta Ingurumen ordezkariak, Cristina Laborda eta Miguek Angel Paez hurrenez hurren, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea aurkeztu dute gaur goizean. Kanpaina irailaren 17tik 23ra bitartean luzatuko da eta Labordak ziurtatu duenez, “egunerokoan pauso garrantzitsuak” eman diren arren, “kontzientziazio orokorra bultzatzea beharrezkoa da”.

Horiek horrela, hilaren 17tik 21era bitartean Eskola Bidea ekimena bultzatuko da. Horren arabera, hitzordu bat finkatzen da eta umeak oinez joaten dira eskolara, aldez aurretik hitzartutako ibilbidea jarraituz eta arduradun batek lagunduta. Udaleko ordezkarien arabera, “era horretan autonomia, ardura eta sozializazioa garatu ahal dute”.

Hamaika ekimen
Larunbatean hilaren 22an bestalde, helduei zuzendutako bizikletan segurtasunez ibiltzen ikasteko ikastaroa izango da, Osinbiribileko bidegorrian (10:00). Arratsaldean aldiz, haurrentzako marrazki lehiaketa antolatu dute, 16:30etik aurrera Zabaltza plazan.

Halaber, 16:00etatik 19:00ak bitartean informazio gune bat izango da eta horrekin batera, Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren inguruko erakusketa bat ere.

Bukatzeko, bizikleten mantenua egiten ikasteko tailer bat antolatu dute eta bertan, konponketa txikiak egiteko aukera ere izango da.

Ibilaldiak azken egunean
Europako Mugikortasun Iraunkorraren Asteari bukaera emateko asmoz, hilaren 23an igandearekin txirrinda ibilbidea antolatu du udalak. Hala, goizeko 10:00etan abiatuko dira interesatuak Zabaltza plazatik eta bidegorrietan eta oinezkoentzat lehentasuna duten 30km orduko guneetan ariko dira.

Era berean, errepide heziketarako zirkuitua izango da Colon ibildean, 10:00etatik 14:00ak arte. Bestalde, motor eta bizikleta elektrikoen gaineko erakusketa ikusgai egongo da Zabaltza plazan, Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren gaineko erakusketarekin batera.

Igandeko ekimenak medio, Gipuzkoa hiribidearen eta Iparralde etorbidearen arteko Colon ibilbideko zatia itxita egongo da, 09:00etatik 15:00etara bitartean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.