Lehen partida galdu du Ohorezko Mailako taldeak, Hernanin
Punturik gabe itzuli zen Ohorezko Mailan jokatzen duen Hondarribia futbol taldea larunbatean Hernanira egindako bisitatik. Hernani nagusitu zen larunbatean Zubipeko zelaian jokatutako partidan (1-0). Ligako lehen partida zen eta, horrenbestez, sailkape...
Punturik gabe itzuli zen Ohorezko Mailan jokatzen duen Hondarribia futbol taldea larunbatean Hernanira egindako bisitatik. Hernani nagusitu zen larunbatean Zubipeko zelaian jokatutako partidan (1-0). Ligako lehen partida zen eta, horrenbestez, sailkapeneko beheko aldean hasi dute Liga hondarribitarrek.
Estraineko jardunaldiaren ostean Tolosa da 2012-2013 denboraldiko lehen liderra, etxean Berioren kontra 3-1 irabazi eta gero. Tolosa da, hain zuzen ere, Hondarribiak datorren asteburuan Hondartza futbol zelaian izango duen aurkaria.

