‘Kirolez blai!’-ren denboraldi berriaren hasiera, asteazkenean
Oiartzun Irratian, Kirolez blai! saioaren laugarren denboraldiahasiko dute etzi. Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) bi entrenatzaile izango dira Joxe Migel Lopezen gonbidatuak: Gari Argote OKE Ohorezko Erregionaleko entrenatzailea, eta Mikel Salegi OKE Big...
Oiartzun Irratian, Kirolez blai! saioaren laugarren denboraldiahasiko dute etzi. Oiartzun Kirol Elkarteko (OKE) bi entrenatzaile izango dira Joxe Migel Lopezen gonbidatuak: Gari Argote OKE Ohorezko Erregionaleko entrenatzailea, eta Mikel Salegi OKE Bigarren Mailako nesken entrenatzailea.
Saioa, ohi bezala, 13;15ean emango dute, eta 20:30ean errepikatu.
Bestalde, aurten, hiru egunetan landuko dute kirola irratian. Astelehenero, 13:15ean, asteburuko kirol emaitzak, iritziak… errepasatuko dituzte. Asteazkenero, ordu berean, elkarrizketaren txanda izango da. Eta ostiralera, albistegian, asteburuko kirol ekintzen edo partiden berri emango dute.

