Hiria emakumearen ikuspegitik aztertuko du Emekik ikasturte berrian
Emeki emakume elkarteak ikasturte berrian antolatuko dituzten tailerren berri eman du. Esan dutenez, “aurten Gipuzkoako Foru Aldunditik diru laguntza eskuratu dugu eta bi tailer egin ahal izango ditugu. Biak doan eta emakume guztiei irekiak izang...
Emeki emakume elkarteak ikasturte berrian antolatuko dituzten tailerren berri eman du. Esan dutenez, “aurten Gipuzkoako Foru Aldunditik diru laguntza eskuratu dugu eta bi tailer egin ahal izango ditugu. Biak doan eta emakume guztiei irekiak izango dira”. Hauen dira Emekik antolatuko dituen bi tailerrak:
- Hondarribia emakumeen begiradatik. Herriko bi puntu ilun aztertuko dituzte: Alde Zaharra eta Portua.
- Emakumeentzako defentsa pertsonala. Larunbat goizetan, Mendelu auzoko Kisoku gimnasioan eskainitako tailerra.
Gaur ireki dute izena emateko epea eta apuntatzeko aukera izango da hilaren 26ra arte, egun hori barne. Elkartearen egoitzan eman behar da izena, ohiko ordutegian: 17:00etatik 19:00etara. Posta elektronikoz ere egin daiteke eskaera eta telefonoz egin nahi duenak 943 64 34 02 zenbakira deitu behar du.
Eta noski, beste hainbat ekintza burutuko ditu Emekik ikasturtean zehar: hitzaldiak, erakusketak, lehiaketak… Gainera, egitaraua itxia ez dagoela jakinarazi dute: “Bestelako ikastaroren bat egin nahi baduzu, etorri eta proposatu”, dei egin diete herriko emakumeei.
Informazio gehiago nahi duenak Emeki elkartearen webgunea bisitatu dezake. Posta elektronikoko helbidea bidaliz gero, elkarteari buruzko informazioa bidaliko diote.

