Gizon bat atxilotu dute tabernari bat labanarekin erasotzeagatik
Barne Sailak jakinarazi duenez, bart gauean 29 urteko gizon bat atxilotu zuten San Pedron, ustez tabernari bat laban batekin eta sukaldeko arrabol batekin erasotzeagatik. Ertzaintzak abisua jaso zuen 23:00ak aldera, taberna baten parean iskanbila zegoe...
Barne Sailak jakinarazi duenez, bart gauean 29 urteko gizon bat atxilotu zuten San Pedron, ustez tabernari bat laban batekin eta sukaldeko arrabol batekin erasotzeagatik.
Ertzaintzak abisua jaso zuen 23:00ak aldera, taberna baten parean iskanbila zegoela eta. Iristean, biktima zein ustezko erasotzailea —arropa odolaz beteta zuela— aurkitu zituzten. Borrokaldia baretzen saiatu ziren lekuko batzuk ere bazeuden.
Iturri beraren esanetan, eztabaida batengatik hasi zen borrokaldia. Tabernariak lokala ixteko asmoa zuen, eta gizonak kontsumizio bat eskatu zion. Beranduago, pertsiana jaisten ari zenean, gizon hori laban batekin eta arrabolarekin itzuli zen, eta tabernaria erasotu zuen. Anbulantzian eraman zuten Donostia Ospitalera.
Ustezko erasotzailea epailearen eskuetan utzi dute gaur goizean.

