Galiziako itsaski hoberenak Ficoban izango dira
Galiziako Itsaski Azokak irailaren 20tik 30era bitartean irekiko ditu ateak, Ficoban. Bertan, Galiziako gastronomia dastatzeko aukera izango da, “era tradizionalean eta berrikuntzaren batekin ere”. Galiziako Rias Baixaseko Do Mar Galego enp...
Galiziako Itsaski Azokak irailaren 20tik 30era bitartean irekiko ditu ateak, Ficoban. Bertan, Galiziako gastronomia dastatzeko aukera izango da, “era tradizionalean eta berrikuntzaren batekin ere”.
Galiziako Rias Baixaseko Do Mar Galego enpresak antolatu du azoka, “galiziako gastronomia eta kultura hedatzeko” xedearekin. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “produktuen prezioak herrikoiak izango dira, ahalik eta bisitari kopururik handienak horretaz disfrutatu dezan”.

