EAJk laguntza eskainiko die posta bidezko bozketa egin nahi dutenei
Urriaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, EAJren Hondarribiko taldeak laguntza eskainiko die posta bidezko bozketa egin nahi dutenei. Interesdunek Hondarribiko Batzokitik pasa daitezke, astelehen, asteazken eta ostiralet...
Urriaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, EAJren Hondarribiko taldeak laguntza eskainiko die posta bidezko bozketa egin nahi dutenei. Interesdunek Hondarribiko Batzokitik pasa daitezke, astelehen, asteazken eta ostiraletan, goiz zein arratsaldez.
Goizean 11:00etatik 13:00etara izango dira, eta, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara. Agertu ezin duenarentzat telefono bidezko laguntza zerbitzua ere jarri du EAJk: 688 66 87 54 zenbakira deitu behar da.

