‘De la guerra al exilio’ liburua aurkeztuko dute etzi
Txema Arenzanak De la guerra al exilio. Miguel Jose Garmendia Aldaz (Pamiela) liburua aurkeztuko du etzi, 19:30ean, Xenpelar etxean. Liburu horretan Miguel Jose Garmendia Aldaz nafarraren bizitzari errepasoa egingo dio Arenzanak. EAJko kidea izan zen, ...
Txema Arenzanak De la guerra al exilio. Miguel Jose Garmendia Aldaz (Pamiela) liburua aurkeztuko du etzi, 19:30ean, Xenpelar etxean. Liburu horretan Miguel Jose Garmendia Aldaz nafarraren bizitzari errepasoa egingo dio Arenzanak. EAJko kidea izan zen, eta gerra dela eta, erbestera joan zen. Handik “Errepublikaren askatasunaren eta demokraziaren alde” egin zuela aurreratu du Jose Txueka Intxusta historialariak.
Txueka bera Arenzanarekin izango da aurkezpenean, eta Julen Mendoza alkateak ere lagunduko die.

