Baserritar egunarekin bukatuko dira gaur santakrutzak
Baserritar egunarekin bukatuko dira gaur santakrutzak
Gaur amaituko dira santakrutzak. Bost jai egunez eta hamaika ekitaldiz gozatu ostean, baserritar egunarekin gaur esango diete agur jaiei lezoarrek hurrengo urtea arte. Ganadu feria eta idi dema izan dira goizean. Hamarnaka lagun bildu dira azken hori jarraitzeko probalekuan. Arratsaldean berriz, idi dema saio berria, haur jolasak Saldise plazan, eta buruhandi eta erraldoein azken kalejira izango dira besteak beste. 19:30etatik aurrera berriz, punta puntako bertso saioa hartuko du Gurutze Santuaren plazak. Bertan izango dira Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Amaia Agirre eta Hagin Rezola. Gai jartzaile lanetan, berriz, Jon zaldua. Zezen suzkoarekin esango diete datorren urtea arte agur jaiei gaur gaueko hamarretan.



