Alpinismo irteera antolatu du Urdaburuk
Urdaburu mendizale elkarteak alpinismo irteera antolatu du hurrengo astebururako (hilak 28, 29 eta 30). Huescara joango dira, eta han Arista Ferbos, Arista 3 Conseillers Al Neuville, eta Foradada del Toscarrera joango dira. Elkarteak jakinarazi duenez,...
Urdaburu mendizale elkarteak alpinismo irteera antolatu du hurrengo astebururako (hilak 28, 29 eta 30). Huescara joango dira, eta han Arista Ferbos, Arista 3 Conseillers Al Neuville, eta Foradada del Toscarrera joango dira.
Elkarteak jakinarazi duenez, parte hartzeko esperientzia eta gutxieneko maila bat behar dira.
Izena emateko elkartetik pasatu beharko da astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era.

