Herrirak antolatuta, elkarretaratzeak egin dituzte Errenteria-Oreretan eta Irunen, 197/2006 doktrinaren kontra. Hamarnaka lagun bildu dira, Errenteria-Oreretan Niessen merkatalgunearen atarian eta Irunen, berriz, Urdanibia plazatik epaitegiraino.
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren kasuan ebatzitakoaren arabera, doktrina hori ez legezkoa eta eskubide urratzailea dela gogorarazi du Herrirak. 2006an jarri zuen Auzitegi Gorenak indarrean neurri hori, eta ordutik 84 presori ezarri diete. Gaur egun 67 dira presoak. Herriraren esanetan doktrina hori “bizi guztirako kartzela zigorra”, eta kalte fisiko, moral eta psikikoak sortzen ditu. Irungo Gabriel Zabala presoari ezarri diote doktrina hori berriki.
Horren aurrean, Herrirak kondena betea duten preso guztien berehalako kaleratzea eskatu du, baita 197/2006 doktrina etetea ere. Halaber, Frantziako Estatuan kondena betetzen ari diren presoentzat baldintzapeko askatasunari atea irekitzea.

Hamarnaka lagun bildu dira Errenteria-Oreretan 197/2006 doktrina bertan behera uzteko eskatuz