Tokiko gobernuko kideek mugarriak ikuskatu dituzte
Irungo Udaleko Jose Antonio Santano alkateak eta hainbat zinegotzik udalerriko mugarriak ikuskatu dituzte gaur goizean. Hala, gaurkoan egindako ibilbidea ondokoa izan da: Aiako Harritik Endarlatsara, Aldarregi eta Hirumugarrieta igaroz. Modu honetan, udalbatzak laurogeiko hamarkadan hartutako ohiturari jarraipena eman nahi izan dio. Izan ere, garai batean udalerrien arteko mugak behar bezala mantentzen ote ziren egiaztatzeko egiten ziren ikustaldi ofizialetan du jatorria ohitura horrek. Hala, Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, gaur egun ibilbide horiek testigantza izaera dute. Basozaintza zerbitzua arduratzen da mugarriak ikuskatzeaz eta urtean zehar egiten dute.
Irungo Udaleko Jose Antonio Santano alkateak eta hainbat zinegotzik udalerriko mugarriak ikuskatu dituzte gaur goizean. Hala, gaurkoan egindako ibilbidea ondokoa izan da: Aiako Harritik Endarlatsara, Aldarregi eta Hirumugarrieta igaroz.
Modu honetan, udalbatzak laurogeiko hamarkadan hartutako ohiturari jarraipena eman nahi izan dio. Izan ere, garai batean udalerrien arteko mugak behar bezala mantentzen ote ziren egiaztatzeko egiten ziren ikustaldi ofizialetan du jatorria ohitura horrek.
Hala, Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, gaur egun ibilbide horiek testigantza izaera dute. Basozaintza zerbitzua arduratzen da mugarriak ikuskatzeaz eta urtean zehar egiten dute.