Sonia Borges portugaldarra fitxatu du Hondarribia Irunek
Emakumezkoen Ligan jokatzen duen Hondarribia Irun saskibaloi taldeak Sonia Borges dos Reis jokalaria fitxatu berri du. 1,89 metroko altuera du eta pibot bezala jokatzen du. Joan den denboraldian Uni Gironak jokatzen hasi zen, baina denboraldi erdialdean Ros Casares taldeak fitxatu zuen; gerora, Ligako eta Euroligako txapelduna izan zen Ros Casares, eta portugaldarrak Ligako lau partida eta Euroligako beste lau jokatu zituen. Arazo ekonomikoak medio, Ros CAsares talde valentziarra desagertu da, eta taldeko jokalariek beste talde batzuetan lekua bilatu dute. Debuta etxean, urriaren 13an Urriaren 12an hasiko da Emakumezkoen Liga. Hondarribia Irunek hurrengo egunean, 13an, jokatuko du lehen partida. Etxean debutatuko dute berdeek, Jopisa Ciudad de Burgos taldearen aurka. Iaz bezala, maila gorenean mantzentzea izango da hondarribitarren helburua; iaz azken bigarren lehian lortu zuten salbazioa.
Emakumezkoen Ligan jokatzen duen Hondarribia Irun saskibaloi taldeak Sonia Borges dos Reis jokalaria fitxatu berri du. 1,89 metroko altuera du eta pibot bezala jokatzen du. Joan den denboraldian Uni Gironak jokatzen hasi zen, baina denboraldi erdialdean Ros Casares taldeak fitxatu zuen; gerora, Ligako eta Euroligako txapelduna izan zen Ros Casares, eta portugaldarrak Ligako lau partida eta Euroligako beste lau jokatu zituen. Arazo ekonomikoak medio, Ros CAsares talde valentziarra desagertu da, eta taldeko jokalariek beste talde batzuetan lekua bilatu dute.
Debuta etxean, urriaren 13an
Urriaren 12an hasiko da Emakumezkoen Liga. Hondarribia Irunek hurrengo egunean, 13an, jokatuko du lehen partida. Etxean debutatuko dute berdeek, Jopisa Ciudad de Burgos taldearen aurka. Iaz bezala, maila gorenean mantzentzea izango da hondarribitarren helburua; iaz azken bigarren lehian lortu zuten salbazioa.