Lan jazarpenaren epaiaren harira, helegitea aztertzen ari da udala
Donostiako Auzitegiak lan jazarpena dela eta, langile bati 248.022 euroko (gehi interesak) kalte ordaina ordaintzera zigortu du Errenteriako Udala. Orain, udalaren zerbitzu juridikoak epaia aztertzen ari direla jakinarazi du Alkatetzak, EAEko Justizia ...
Donostiako Auzitegiak lan jazarpena dela eta, langile bati 248.022 euroko (gehi interesak) kalte ordaina ordaintzera zigortu du Errenteriako Udala. Orain, udalaren zerbitzu juridikoak epaia aztertzen ari direla jakinarazi du Alkatetzak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian helegitea aurkeztu ala ez erabakitzeko. Lan jazarpen kasu hori 1995 eta 2007. urteen artean gertatu zen.
Udalaren arabera, ebazpen horretan ezarritako zigorrak “oso kolpe larria” dira udal diru kutxentzat, “batez ere krisi ekonomiko sakona bizi dugun garai hauetan”.
Nolanahi ere, udala “espediente bat irekitzeko aukera aztertzen” ari dela esan du, “kasua sakon aztertu, eta egoera eta erantzukizunak argitzeko”. Gaineratu duenez, “herritarrez ez diete zertan aurre egin behar haiei ez dagozkien gastuei”.