Kisoku-k emakumeentzako defentsa pertsonal tailerrak emango ditu doan, bihartik
Amutalde kalean dagoen Kisoku karate klubak emakumeen defentsa pertsonaleko ikastaro doanekoak hasiko ditu bihar. Ekimen honekin “biolentzia matxistaren aurrean emakumearen defentsa” indartu nahi du Jose Angel Rial irundarrak gidatzen duen ...
Amutalde kalean dagoen Kisoku karate klubak emakumeen defentsa pertsonaleko ikastaro doanekoak hasiko ditu bihar. Ekimen honekin “biolentzia matxistaren aurrean emakumearen defentsa” indartu nahi du Jose Angel Rial irundarrak gidatzen duen Kisoku klubak. Gipuzkoako Karate Federazioko presidente ere da Rial, eta aste honetan bertan berretsi dute karguan. Hala, 2002tik bera da lurraldeko karate zaleen arduradun nagusia.
Interesaturik dauden emakumeek 943 05 87 77 telefonora deitu behar dute, edo Kisokuren webgunean ageri den formularioa bete. Ikastaroak adin guztietako emakumeei zuzenduta daude, eta honako gauza hauek eraman behar dituzte: arropa erosoa, poltso bat, kafea hartzeko koilaratxoa eta giltza batzuk. Ikastaroko ariketetan baliatuko dituzte objetu horiek.

