Hiru egunez festa giroan murgilduko da Agustinak auzoa
Hiru egunetako jaiak hasiko dira gaur Agustinak auzoan. Gaurtik igandera bitartean, beraz, musika, dantza eta jokoak ez dira faltako auzoan. Arratsaldeko zazpietan hasiko dira jaiak, duela 32 urte Agustinetako haur danborrada sortu zuen Segundo Ruizen ...
Hiru egunetako jaiak hasiko dira gaur Agustinak auzoan. Gaurtik igandera bitartean, beraz, musika, dantza eta jokoak ez dira faltako auzoan.
Arratsaldeko zazpietan hasiko dira jaiak, duela 32 urte Agustinetako haur danborrada sortu zuen Segundo Ruizen eskutik.
Ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. 21:00etan auzo afaria egingo dute entsalada, saiheskia eta postrearekin. Auzotar guztiak gonbidatuta daude hara joateko. Joan nahi izanez gero, tiketak erosi beharko dira auzoko tabernetan 7 euroren truke. Ondoren, jandakoa dantzan jaisteko aukera izango da Modestoren eskutik.
Danborrada
Igandean goizetik pala txapelketa izango da frontoian, eta arratsaldean, berriz, danborrada izango da auzoko kaleetan zehar.