Gogo biziz hasi dute AEKren matrikulazio kanpaina
Oarsoaldeko AEK-ko lau euskaltegiek matrikulazio kanpaina aurkeztu zuten atzo. Urtero bezala, aurten ere ikastaro mota asko eskainiko ditu AEK-k. Euskara bizia da matrikulazio kanpainaren aurtengo leloa: “Bizi-bizia dator aurten AEK matrikulazio garai honetan, bizi baitugu euskara, gure hizkuntza; bizi baikara euskaraz. Aurten ere, ohi bezala, hizkuntza bera ikasteko eta lantzeko abagune bizia”. AEKren nahia euren metodologia eta konpromisoa Euskal Herri osoko txokoetara eramatea da euskalduntzea aurrera eramateko. “Horregatik gara hedapen zabalena duen euskaltegi sarea”, esan dute AEK-ko kideek. Gainera, azken urteetan helduen alfabetatze eta euskalduntzearen arloa erronka berrietara “egokitzen” saiatu direla azaldu dute. Egokitzapenaren “fruituak” Oarsoaldeko AEKren arduradunen arabera, erronka berrietara egokitzeko prozesu horrek hainbat fruitu eman ditu. Autoikaskuntza sistema da horietako bat. Ordutegi aldetik edo beste faktore batzuengatik ezintasunak dituztenei sistema hori eskaini diete orain arte Lezon eta Oiartzunen, bertako udalen laguntzaz. Ikasturte honetan ez da bi udalerri horietara bakarrik mugatuko: Pasai Antxoko AEK Txirrita euskaltegian ere autoikasketa jarriko dute abian. Horrez gain, ez da familia transmisio eta Gogoa Zubi bezalako kanpainarik faltako, “hizkuntza bat ikasteko eremu naturaletan eta eraginkorretan sinisten dugulako AEKn”. Zehaztu dutenez, mota horretako kanpainak «eredu» dira Euskal Herri osoan. Eskualdeko hainbat enpresekin ere aritu dira lanean, bai euskalduntze orokorrean, baita xede berezikoetan ere. Pasaiako [...]
Oarsoaldeko AEK-ko lau euskaltegiek matrikulazio kanpaina aurkeztu zuten atzo. Urtero bezala, aurten ere ikastaro mota asko eskainiko ditu AEK-k.
Euskara bizia da matrikulazio kanpainaren aurtengo leloa: “Bizi-bizia dator aurten AEK matrikulazio garai honetan, bizi baitugu euskara, gure hizkuntza; bizi baikara euskaraz. Aurten ere, ohi bezala, hizkuntza bera ikasteko eta lantzeko abagune bizia”.
AEKren nahia euren metodologia eta konpromisoa Euskal Herri osoko txokoetara eramatea da euskalduntzea aurrera eramateko. “Horregatik gara hedapen zabalena duen euskaltegi sarea”, esan dute AEK-ko kideek.
Gainera, azken urteetan helduen alfabetatze eta euskalduntzearen arloa erronka berrietara “egokitzen” saiatu direla azaldu dute.
Egokitzapenaren “fruituak”
Oarsoaldeko AEKren arduradunen arabera, erronka berrietara egokitzeko prozesu horrek hainbat fruitu eman ditu.
Autoikaskuntza sistema da horietako bat. Ordutegi aldetik edo beste faktore batzuengatik ezintasunak dituztenei sistema hori eskaini diete orain arte Lezon eta Oiartzunen, bertako udalen laguntzaz. Ikasturte honetan ez da bi udalerri horietara bakarrik mugatuko: Pasai Antxoko AEK Txirrita euskaltegian ere autoikasketa jarriko dute abian.
Horrez gain, ez da familia transmisio eta Gogoa Zubi bezalako kanpainarik faltako, “hizkuntza bat ikasteko eremu naturaletan eta eraginkorretan sinisten dugulako AEKn”. Zehaztu dutenez, mota horretako kanpainak «eredu» dira Euskal Herri osoan.
Eskualdeko hainbat enpresekin ere aritu dira lanean, bai euskalduntze orokorrean, baita xede berezikoetan ere. Pasaiako Portua, ABB Niessen, Carrefour, udalak zein ikastetxeak izan dira lantoki horiek, besteak beste.
Eskolaz kanpoko jarduerak ere landu dituzte euskaltegietakoek. Euren esanetan, hizkuntza bat ikasteko “modu eraginkor eta azkarrena” erabiltzea da, eta asteburuko barnetegiak, ikastaro berezituak zein Mintzalaguna bezalako egitasmoak eraman dituzte aurrera.
Euskara irakastera ez dira mugatzen Oarsoaldeko AEK-koak. AHIZE zerbitzuaren bitartez, hainbat egitasmo eraman dituzte aurrera. Horrela, Pasaiako Portuko euskara planaren kudeatzaile izan direla gogorarazi dute, baita Lezo Berriro Euskaldunena ere. Lanbide Heziketako praktikaldiak euskalduntzeko ahaleginean ere aritu dira. Era berean, azterketa ofizialak prestatzeko laguntza eskainiko dute, baita herrietako bizitza sozialean eragiten ere.

