Bihar hondakinei buruzko jardunaldiak izango dira
Ingurumen Aholku Kontseiluak antolatuta, bihar hondakinak biltzeari buruzko jardunaldia egingo dute, 10:00etatik 14:00etara, Reina aretoan. Jardunaldi horretan hainbat adituk parte hartuko dute, eta kontseiluak herritar guztiak animatu ditu parte hartz...
Ingurumen Aholku Kontseiluak antolatuta, bihar hondakinak biltzeari buruzko jardunaldia egingo dute, 10:00etatik 14:00etara, Reina aretoan. Jardunaldi horretan hainbat adituk parte hartuko dute, eta kontseiluak herritar guztiak animatu ditu parte hartzera, “denoi eragiten digun arazo bat delako”.
Gogorarazi dute kontseilua “herritarren parte hartze organo bat” dela, eta “udalaren eta herritarren arteko elkarlana indartzea” helburu duela, “ingurumena hobetzeko ideiak eta proposamenak bota eta udalari erabakiak hartzerako garaian orientatzeko”.
Joan den astean kontseiluak hondakinen gaiari buruzko parte hartze prozesua martxan jarri zuen, eta egutegi bat prestatu zuen.

