Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

“Sektorea ezagutzeko eta reggae jaia estereotipotik aldentzeko aukera da”

Expogrow azokak bihar irekiko ditu ateak, Ficoban. Kannabisaren munduko 200 nazioarteko erakusketari bilduko dira bertan, eta produktuez gain, skate eta zirku erakustaldiak, herri kirolak, street art, kontzertuak, Kannabisaren Nazioarteko I. Foroa… izango dira bertan. Sergio Martinez (Bartzelona, 1972) Expogroweko zuzendariak azokaren nondik norakoak azaldu ditu. Expogrow azoka antolatu duzue bihartik aurrera. Nola iritsi da azoka hau Iruneraino? Kannabisari buruzko beste lau azoka egin ditugu estatu mailan, baina Expogrow azokaren lehen ekitaldia izango da. Erretzaileen kluben gaineko eztabaida Eusko Legebiltzarrera iritsi behar zenez uda honetan, eta azokan parte hartzen duen Iruñeko antolatzaileetako batek Ficoba ezagutzen zuenez, Euskal Herrian azoka bat egiteko proposamena egin zuen. Gure enpresarekin harremanetan jarri zen, eta nik Ficoba ere ezagutzen nuenez, baiezkoa eman genuen. Euskal Herrian egiteko arrazoi nagusia erretzaileen kluben inguruan dagoen mugimendua izan zen; horrez gain, growshop denden kopuru altua, Frantziako Estatuarekin dagoen hurbiltasuna, eta azokaren dimentsioak ere bultzada eman ziguten. Guk Expogrow bidez egin nahi duguna da kannabis azoken garapenari jarraipena eman. Pentsa, kannabis azokak 2004ean egiten hasi ziren Bartzelonan, Madrilen, Malagan, Valentzian, eta orain, Irunen. Ezin genuen gainontzekoetan bezalako azoka bat egin, beraz, balio erantsia eman nahi izan genion eta horregatik Kannabisaren I. Nazioarteko Foroa antolatu genuen. Nazioarteko azoka bat da: Amerikako Estatu [...]

admin
Bidasoa
2012/09/13
Sergio Martinez

Sergio Martinez Expogrow azokako zuzendaria

Expogrow azokak bihar irekiko ditu ateak, Ficoban. Kannabisaren munduko 200 nazioarteko erakusketari bilduko dira bertan, eta produktuez gain, skate eta zirku erakustaldiak, herri kirolak, street art, kontzertuak, Kannabisaren Nazioarteko I. Foroa… izango dira bertan. Sergio Martinez (Bartzelona, 1972) Expogroweko zuzendariak azokaren nondik norakoak azaldu ditu.

Expogrow azoka antolatu duzue bihartik aurrera. Nola iritsi da azoka hau Iruneraino?
Kannabisari buruzko beste lau azoka egin ditugu estatu mailan, baina Expogrow azokaren lehen ekitaldia izango da. Erretzaileen kluben gaineko eztabaida Eusko Legebiltzarrera iritsi behar zenez uda honetan, eta azokan parte hartzen duen Iruñeko antolatzaileetako batek Ficoba ezagutzen zuenez, Euskal Herrian azoka bat egiteko proposamena egin zuen. Gure enpresarekin harremanetan jarri zen, eta nik Ficoba ere ezagutzen nuenez, baiezkoa eman genuen. Euskal Herrian egiteko arrazoi nagusia erretzaileen kluben inguruan dagoen mugimendua izan zen; horrez gain, growshop denden kopuru altua, Frantziako Estatuarekin dagoen hurbiltasuna, eta azokaren dimentsioak ere bultzada eman ziguten. Guk Expogrow bidez egin nahi duguna da kannabis azoken garapenari jarraipena eman. Pentsa, kannabis azokak 2004ean egiten hasi ziren Bartzelonan, Madrilen, Malagan, Valentzian, eta orain, Irunen. Ezin genuen gainontzekoetan bezalako azoka bat egin, beraz, balio erantsia eman nahi izan genion eta horregatik Kannabisaren I. Nazioarteko Foroa antolatu genuen. Nazioarteko azoka bat da: Amerikako Estatu Batuetatik, Europatik eta Australiatik datozen erakusketariak ditugu, baita bertakoak ere. Ez da beharrezkoa kannabisa era ludikoan edo sendagarrian kontsumitzea azokara etortzeko. Sektorea ondo ezagutzeko eta reggae jai baten estereotipotik aldentzeko aukera ezinhobea da.

Azokaren planteamendua parlamentuan emango den eztabaidaren harira etorri zela komentatu duzu.
Euskal Herrian azoka bat egin nahi izan dut beti, eta eztabaidak horretarako bultzada eman zigun. Leku egokia dugu, sektorea heldua da, eta gainera, Eusko Jaurlaritza hitz egiteko prest dago, ez lege bat onartzeko prest, hitz egiteko prest baizik. Hori aurrerapausoa da dagoeneko.

Zein da zuen jarrera kannabisaren kontsumoaren gainean?
Ideia asko daude sektorearen barruan. Nik nire ideia dut Expogrowen zuzendari gisa, eta beharbada gehiengoaren sentipena izango da. Guk kontsumo arduratsuan sinesten dugu: kontsumo sendagarrian eta ludikoan ere. Badago jendea osasun arazoengatik hiru orduro kannabisa kontsumitu behar duena, edo agian modu ludikoan kontsumitu dezakeena, baina hor dago gakoa: non bukatzen da kontsumo ludikoa eta hasten da sendagarria? Badago jendea lanetik iristen dena eta erlaxatzeko kannabis zigarro bat erretzen duena: hori kontsumo ludikoa edo sendagarria da? Hori egingo ez balu, agian pilula bat hartu edo ardo bat edango luke. Gure jarrera da informazioa eta kontsumo arduratsua, eta beti, arriskuak txikitzearen aldeko perspektibarekin. Adibidez, kannabisa erre beharrean lurruntzen saiatu eta horrela ez dituzu birikak izorratuko; noski, guztia norberaren askatasunen barruan. Guk ez dugu esaten kannabisa legalizatu behar denik, baina bai hori regularizatu eta normalizatu behar dela. Kontsumoa eta landaketa pribatua den bitartean ez da ilegala. Guri hutsune hori ez zaigu gustatzen, zeren zuk zure etxean dituzun landareengatik salatzen baldin bazaituzte, polizia etorri eta landare horiek eramango ditu, nahiz eta gero isunik ez jaso.

Erretzaileen klubak hutsune horren inguruan sortu ziren, ez?
Erretzaileen kluben gaia beste puntu bat da. Orain dela hiruzpalau urte garatzen hasi ziren, kannabisa modu ilegalean ez kontsumitzeagatik. Hau da: ezin dut landatu, ezin dut kontsumitu eta zer joan behar dut, merkatu beltzera kannabisa erostera? Erretzaileen klubekin arazo hau konpondu da: elkarteak bere kontsumorako landatzen du. Adibidez, Steve Deangelo ere bertan izango da. Osasun helburuekin Kaliforniako Estatuak marihuana banaketa gunerik handiena dauka. Horretarako da foroa, planteamendu guztiak hartzeko eta denon artean aterabide bat bilatzeko, ez estatu mailakoa, mundu mailako soluzio bat baizik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.