San Marko Mankomunitateak atez atekoa kentzeko eskumenik ez duela ohartarazi du Ainhoa Intxaurrandietak
Mankomunitateko presidenteak esan du erakundeak ezin duela gelditu udalek hartu dituzten erabakiak Ainhoa Intxaurrandieta San Marko Mankomunitateko presidenteak agerraldia egin zuen atzo Donostian, herenegun PSE-EEk eta EAJk Denis Itxaso presidente izendatzeko akordioa egin dutela jakin ostean. Intxaurrandietak ohartarazi zuen San Marko Mankomunitateak ez duela atez atekoa kentzeko eskumenik. Izan ere, herenegun Itxasok esan zuen «eustorma» izan nahi duela atez atekoaren «inposizioaren» aurrean. «Harrituta» zegoen Intxaurrandieta sozialistak egindako adierazpenekin, eta erantzun zion erakundeak ezin duela gelditu udalen erabakirik. Itxasori gogorarazi zion mankomunitatea osatzen duten hamar udaletatik bederatzi Bilduren eskuetan daudela. Hala ere, Itxasoren adierazpen horiek urriaren 21eko hauteskundeen aurrekanpainaren barruan ulertu behar direla uste du Bilduko kideak. EAJren jarrera ere kritikatu zuen Intxaurrandietak, mankomunitatea PSE-EEren eta PPren eskuetan utziz, «herritarren gehiengoaren nahia» alboratzen dutelako: «Zergatik bota? Akatsik egin al dugu kudeaketan? Herritarrek eta erakunde zein enpresek zoriontzen gaituztenean, alderdi jeltzaleak kalera bota nahi gaitu, herritarren borondatea urratu nahi du. Guk herritarren interesen alde egin dugu eta ez enpresa handien alde. Agian hori da arrazoia, morroi direla, eta egin ez, eta egin ere ez dute utzi nahi. Beldur diote gure kudeaketari, irtenbideak topatzen dituen kudeaketari». Erakundeko presidenteak adierazi zuen Bilduren aurkako akordioek ez dutela lortuko alderdiaren helburua baztertzea, «zero zaborreko herrialdea» baztertzea. [...]
Mankomunitateko presidenteak esan du erakundeak ezin duela gelditu udalek hartu dituzten erabakiak

Mankomunitateko Bilduko kideak, atzo, Donostian. Ainhoa Intxaurrandietak hitz egin zuen denen izenean (Arg.: Kattalin Miner/Irutxuloko Hitza)
Ainhoa Intxaurrandieta San Marko Mankomunitateko presidenteak agerraldia egin zuen atzo Donostian, herenegun PSE-EEk eta EAJk Denis Itxaso presidente izendatzeko akordioa egin dutela jakin ostean. Intxaurrandietak ohartarazi zuen San Marko Mankomunitateak ez duela atez atekoa kentzeko eskumenik.
Izan ere, herenegun Itxasok esan zuen «eustorma» izan nahi duela atez atekoaren «inposizioaren» aurrean. «Harrituta» zegoen Intxaurrandieta sozialistak egindako adierazpenekin, eta erantzun zion erakundeak ezin duela gelditu udalen erabakirik. Itxasori gogorarazi zion mankomunitatea osatzen duten hamar udaletatik bederatzi Bilduren eskuetan daudela.
Hala ere, Itxasoren adierazpen horiek urriaren 21eko hauteskundeen aurrekanpainaren barruan ulertu behar direla uste du Bilduko kideak.
EAJren jarrera ere kritikatu zuen Intxaurrandietak, mankomunitatea PSE-EEren eta PPren eskuetan utziz, «herritarren gehiengoaren nahia» alboratzen dutelako: «Zergatik bota? Akatsik egin al dugu kudeaketan? Herritarrek eta erakunde zein enpresek zoriontzen gaituztenean, alderdi jeltzaleak kalera bota nahi gaitu, herritarren borondatea urratu nahi du. Guk herritarren interesen alde egin dugu eta ez enpresa handien alde. Agian hori da arrazoia, morroi direla, eta egin ez, eta egin ere ez dute utzi nahi. Beldur diote gure kudeaketari, irtenbideak topatzen dituen kudeaketari».
Erakundeko presidenteak adierazi zuen Bilduren aurkako akordioek ez dutela lortuko alderdiaren helburua baztertzea, «zero zaborreko herrialdea» baztertzea. Herritarrek nahi ez duten eta inoiz egingo ez den erraustegia bultzatzea egotzi die Bilduk gainontzeko alderdiei.
«Arduraz» egindako lana
Intxaurrandietak urtebete egin du San Markoko presidente karguan eta pozik dago egindako lanarekin: «Arduraz aritu gara, serio lanean, hondakinak ongi kudeatzeak onura besterik ez baitakar herritarrentzat».
Gogorarazi zuen, hiru garbigune jarri dituztela martxan: Hernanikoa, Oiartzungo eta Usurbilgoa. «Eta urtebetean, San Marko Mankomunitatean lanean dabiltzan enpresen hondakinen azterketa ere egin dugu», gaineratu zuen.
Erakundean jarraituko duela esan zuen, Lezoko ordezkari gisa, eta argi dutela zein den bidea: «Murrizketa eta prebentzioa, berrerabilpena eta birziklatzea, zabortegirik eta errauste plantarik beharrezko egingo ez duen hondakinen kudeaketa zentzuzkoa». Gipuzkoa zero zabor lurraldea bihurtuko dela argi du: «Bilduren kontrako aliantzez ez dute oztopatuko, gipuzkoarrek horren alde egin dutelako»

