Oraindik izena eman daiteke igandeko Olearso BTT lasterketarako
Hondarribia Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Jaizkibel mendian egiten den Olearso BTT lasterketaren 22. ekitaldia ospatuko da etzidamu, igandearekin. Parte hartu nahi dutenek gaur dute azken eguna aurretik izena emateko; arratsaldeko 20:00etan itxiko dute epea. Lasterketaren egunean izena eman daiteke ere, goizeko zortzietatik aurrera. Olearso BTT lasterketak 47,6 kilometroko ibilbidea izango du eta gehienez 500 lagunek partu ahal izango dute. Hondartza kiroldegitik abiatuko dira, 09:00etan, eta ordu bete lehenago hasiko dira zenbakiak banatzen. Antolatzaileek, besteak beste, hornidura likido eta solidoa eta laguntza medikoa eskainiko dute. Gainera, proba amaituta, hamaiketakoa, dutxak eta masajeak izango dira parte hartzaile guztientzat.
Hondarribia Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Jaizkibel mendian egiten den Olearso BTT lasterketaren 22. ekitaldia ospatuko da etzidamu, igandearekin. Parte hartu nahi dutenek gaur dute azken eguna aurretik izena emateko; arratsaldeko 20:00etan itxiko dute epea. Lasterketaren egunean izena eman daiteke ere, goizeko zortzietatik aurrera.
Olearso BTT lasterketak 47,6 kilometroko ibilbidea izango du eta gehienez 500 lagunek partu ahal izango dute. Hondartza kiroldegitik abiatuko dira, 09:00etan, eta ordu bete lehenago hasiko dira zenbakiak banatzen.
Antolatzaileek, besteak beste, hornidura likido eta solidoa eta laguntza medikoa eskainiko dute. Gainera, proba amaituta, hamaiketakoa, dutxak eta masajeak izango dira parte hartzaile guztientzat.


