Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

“Omenduek askatasunaren alde egin zuten euren apustua”

Oroitzapenez betetako karpeta mahai gainean duela jaso gaitu Miren Mendartek (Errenteria, 1929) bere etxean: aitaren argazki zaharrak, txostenak, apunteak… Aita, Serapio Mendarte, EAJko zinegotzia izan zen Errepublikako azken Udalbatzan eta frankistek fusilatu zuten Itxarkundia bataloian zela, Bilbon. Gaur, 76 urte beranduago, berari eta Errepublikako azken Udalbatzako beste kideei eta orduko 35 udal funtzionarioei, merezitako omenaldia iritsiko zaie. Nola hartu duzu udalak aita eta Errepublikako azken Udalbatzako kideak omentzeko erabaki hori? Alde batetik, berandu heldu dela iruditzen zait, oso berandu. Bestetik, berriz, euren errespetua merezi dutela uste dut; euren borrokak merezi duela omenaldi bat. Gauza batek atentzioa eman dit: denek onartu izana proposamen hori, baita PPk ere. Hori onartu eta gero ea hasten diren beste modu batean pentsatzen. Gaurko eguna nolakoa izango da zuretzat: hunkigarria, aldarrikapen eguna… Niretzat bai. Baina poza ematen dit omenaldia denentzat izango delako, ez bakarrik EAJkoentzat. Denek merezi dute. Beraz, alde horretatik iruditzen zait balio duela omenaldi hori egitea. Bere bizitza jokatzen zuten; askatasunaren aldeko apustua egin zuten, eta ausardia behar zen hori egiteko, ez zen txantxa. Berandu etorri den arren, niretzat balio du. Zure aita, Serapio, nor zen? Sei-zazpi urtez EAJko zinegotzi izan zen udalean. Bera ere arduratu zen Batzokiaz. Berak ireki zuen lehenengo Batzokia Topoko [...]

admin
Bidasoa
2012/09/13

2006an Artxandan hildakoek jaso zuten omenaldiko eskulturan irudiarekinOroitzapenez betetako karpeta mahai gainean duela jaso gaitu Miren Mendartek (Errenteria, 1929) bere etxean: aitaren argazki zaharrak, txostenak, apunteak… Aita, Serapio Mendarte, EAJko zinegotzia izan zen Errepublikako azken Udalbatzan eta frankistek fusilatu zuten Itxarkundia bataloian zela, Bilbon. Gaur, 76 urte beranduago, berari eta Errepublikako azken Udalbatzako beste kideei eta orduko 35 udal funtzionarioei, merezitako omenaldia iritsiko zaie.

Nola hartu duzu udalak aita eta Errepublikako azken Udalbatzako kideak omentzeko erabaki hori?
Alde batetik, berandu heldu dela iruditzen zait, oso berandu. Bestetik, berriz, euren errespetua merezi dutela uste dut; euren borrokak merezi duela omenaldi bat. Gauza batek atentzioa eman dit: denek onartu izana proposamen hori, baita PPk ere. Hori onartu eta gero ea hasten diren beste modu batean pentsatzen.

Gaurko eguna nolakoa izango da zuretzat: hunkigarria, aldarrikapen eguna…
Niretzat bai. Baina poza ematen dit omenaldia denentzat izango delako, ez bakarrik EAJkoentzat. Denek merezi dute. Beraz, alde horretatik iruditzen zait balio duela omenaldi hori egitea. Bere bizitza jokatzen zuten; askatasunaren aldeko apustua egin zuten, eta ausardia behar zen hori egiteko, ez zen txantxa. Berandu etorri den arren, niretzat balio du.

Zure aita, Serapio, nor zen?
Sei-zazpi urtez EAJko zinegotzi izan zen udalean. Bera ere arduratu zen Batzokiaz. Berak ireki zuen lehenengo Batzokia Topoko maldan. Ireki zenean, gainera, txikia zen, baina oso famatua egin zen; Arturo Campion etorri zen hitzaldi bat ematera. Aurrerago, berriz, Zumardiko Batzokia ere berak ireki zuen. Horko presidente zela gerra hasi zen.

Nolatan sartu zen aita politikan?
Aita, Saturnino, liberala zuen, eta ama EAJkoa. Momentu horretan, Sabino Aranaren ideiak aurrera eraman zituen Jose Antonio Agirrek eta batzokiak eraikitzen hasi ziren, euskara bultzatzen… Jaungoikoa eta lege zarra zen euren leloa. Amak gustuko izango zituen ideia horiek, eta semea buru-belarri sartu zen. Bestetik, aita liberala izanik, kultura asko maite zuten, eta hortik ere hartu zuen.

Gizon konprometitua izan zen.
Bai. Gerra garaian, Txoritokieta eta Oiartzun artean tiroka ari zirela Agustinetan karlista bat erori zen. Tiroketa zela-eta ez zuten gorpuaren bila joan nahi, eta aitak esan zuen ‘nola, gorpua han utzi duzuela?’. Eta beste baten laguntzarekin, joan, gorpua atera eta klinikara eraman zuten. Handik hiru urtera etorri ziren Nafarroako herri batetik ama eta semea eskerrak ematera. Hortik nire amak esaten zuen, ‘ez zuten, beraiek, karlistek, gupidarik izan, Serapiok, soldadu harekin izan zuen bezala’. Halako beste gauza asko ere egin zituen.

Nolatan erabaki zuen frontera joatea? Nola gogoratzen duzu?
Jendea izena ematera joan zen. Gehienak 17-22 urtekoak, eta asko Batzokian ibilitakoak. Aitak pentsatu zuen zer egin behar zuten frontean bakarrik; beharko zutela adineko jendearen laguntza. Hala joan ziren Pio Etxeberria zinegotzia eta bera euren burua eskaintzera. Esan zieten jende gaztea behar zutela, eta ez adineko jendea. Aita biziki haserretu zen eta esan zien, ‘Euskadiko aberria defendatzeko 40 urteko gizonak zaharrak gara?’. Hala, alde egin zuten, baina deitu zioten esanez Bilbora joateko. Bere papera izan zen lehen egunetan postarekin eta janariarekin jendea hornitzea, baina, gero, kamioia hartu eta frontera gauzak eramatea, balak, arropak… Hara Begoñatik jaitsi eta Derio aldera zihoala faxistek harrapatu eta momentuan bertan hil zuten. Bi urte ere ez zituen egin frontean, 47 urterekin hil zuten.

Zuen egoera bitartean nolakoa zen?
Gu amarekin Bergarara joan ginen. Hemen egoera asko txartu zen eta EAJkoak izanda… Bergarara joan ginen, izeba-osabek zeukaten hotelera. Jende asko bizi ginen bertan. Han lehenengo bonbardaketa bizitu nuen. Egun hartan kalera atera ginen paseatzera, eta Santa Marina aldean ginela abisua pasatu zuten hegazkinak heldu zirela, eta korrika tunel azpian ezkutatu ginen. Denbora luzez han egon ginen berriro abisua pasatu arte. Gure etxetik gertu bonba bat erori zen. Oroitzapen oso txarra daukat, batik bat, nazionalak Bergaran sartzen ikusi nituenean.

Nola jakin zenuten aitari gertatutakoaren berri?
Bergaran sartu zirenean gu bueltan Errenteriara etorri ginen. Etxea gordetzen geratu ziren izeba osabak eta bi neskame, eta hona etorri eta denbora luzera jakin genuen aitarena. Hori gogorra izan bazen, handik hilabetera, nire anaia errepidean jolasten ari zela gobernuko talde batek Donostian bazkaldu, eta ongi beteak zirela, hor harrapatu zuen autoarekin eta hil zuten.

Nola bizi zineten Errenterian?
Etxean denak elkarrekin bizi ginen, eta bertan geneukan negozioak, ultramarinos, irekia jarraitu zuen. Frankistek dena kentzen ziguten. Negozioa, baina, oso garrantzitsua zen: kafea egiten genuen, Olibeteko gailetak zabaltzen genituen, txerriak hiltzen zirenean urdaiazpikoa etxean egiten zen…

Memoria historikoa berreskuratzeko lanean ere aritu zarete.
Oreretan borroka handia izan zen Errenteria edo Orereta izena hartu. Nik idatzi nuen artikulu bat aitaren oroimenez, Orereta liburuan, berak gustukoa baitzuen izen hori. Nire lehengusu batek ere idatzi zuen Serapio Mendarteren oroimenez artikulua… gauza asko. Iñaki Isasmendik ere, aitaren bataloi berean egon zen gizon batek, idatzi zuen liburu bat…

Oso garrantzitsua da oroimen hori berreskuratzea.
Noski baietz. Pozik nago nire seme-alabak ere ildo horretatik joan direlako.

Zer gertatu zen aitaren gorpuarekin?
Gaur gaurkoz oraindik ez dakigu aitaren gorpua non dagoen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.