Igandean itxiko dute udako igerilekua
Bihar, udako igerilekuaren itxiera festa izango da 16:00etatik aurrera, haurrentzako puzgarriekin eta txokole jatearekin. Hala ere, igerilekua bera igandean itxiko dute. Udalak jakinarazi duenez, aurtengo denboraldian erabiltzaile kopurua «izugarri al...
Bihar, udako igerilekuaren itxiera festa izango da 16:00etatik aurrera, haurrentzako puzgarriekin eta txokole jatearekin. Hala ere, igerilekua bera igandean itxiko dute.
Udalak jakinarazi duenez, aurtengo denboraldian erabiltzaile kopurua «izugarri altua» izan da: «Ekainaren 15etik, 28.400 erabiltzaile izan ditu udako igerilekuak. Egun askotan 800 erabiltzaile izan dira eta noizbait, 1.000 erabiltzailetik gora izatera iritsi da zerbitzua».
Erabiltzaile gehienak (%88) Elorsoro kiroldegiko bazkideak izan dira

