Hondakinen bilketari buruzko jardunaldia egingo dute etzi
Ingurumen Aholku Kontseiluak antolatuta, etzi (larunbata) hondakinak biltzeari buruzko jardunaldia egingo dute etzi, 10:00etatik 14:00etara Reina aretoan. Jardunaldi horretan hainbat adituk parte hartuko dute, eta kontseiluak herritar guztiak animatu d...
Ingurumen Aholku Kontseiluak antolatuta, etzi (larunbata) hondakinak biltzeari buruzko jardunaldia egingo dute etzi, 10:00etatik 14:00etara Reina aretoan. Jardunaldi horretan hainbat adituk parte hartuko dute, eta kontseiluak herritar guztiak animatu ditu parte hartzera, “denoi eragiten digun arazo bat delako”.
Gogorarazi dute kontseilua “herritarren parte hartze organo bat” dela, eta “udalaren eta herritarren arteko elkarlana indartzea” helburu duela, “ingurumena hobetzeko ideiak eta proposamenak bota eta udalari erabakiak hartzerako garaian orientatzeko”.

