Hasi dira santakrutzak
hasi dira santakrutzak
Pregoioarekin eta txupinarekin, hasi dira santakrutzak. Alkate txikiek, Gurutze Santuaren plazan bildu diren hamarnaka herritarrak jaiekin gozatzera animatu dituzte. Aldarrikapenak ere izan du tartea. Hamahiru aulkirekin, gaixotasun larri eta sendaezina duten hamahiru euskal presoek bizi duten egoera ekarri du gogora Lezoko Herrira Bilguneak eta haiek askatzeko galdegin dute pankartaren atzean. Bilduko zinegotziak eta alkatea berriz, errausketaren kontrako elastikoak jantzita irten dira balkoira. Aurretik bost egun dituzte lezoarrek jaiekin gozatzeko.
Jaien hasierako argazki galeria hemen ikus dezakezu.

