Euskara ikasleei laguntzak emango dizkie Oiartzungo Udalak
Aurten eta datorren urtean laguntzak mantentzeko eta gehitzeko esfortzua egin duela jakinarazi du Oiartzungo Udalak, euskara ikasten ari direnentzako laguntzak mantentzeko eta gehitzeko «esfortzu berezia» egin du aurten. Eta helburua bera da datorren urterako: «Eskolen %85 jasotzen duten ikasleei matrikularen zati bat ordainduko zaie». Diru laguntzak urrian eta ekainean eskatu behar direla ohartarazi du, ekainean neguko ikastaroentzako eta urrian udako ikastaroentzako. Laguntzen zenbatekoak ere zehaztu ditu: «Oiartzuar guztiek jasoko dute matrikularen %50 arte. Lehentasunezkoak diren sektoreetako ikasleek (famila, elkarteak, merkatariak…) eta langabe, ikasle eta erretiratuek matrikularen %70 arte jaso ahal izango dute. Horrez gain, barnetegietako egoitza gastuak ordaintzeko laguntza ere emango dugu». 2010ean eta 2011n, «murrizketen ondorioz», euskara ikasleek ezin izan zuten beka osoa jaso, eta hori berriro gertatzea ez du nahi udalak. Euskara ikasteko erraztasunak ematea da udalaren helburua, eta horregatik ahalegina: «Esfortzu berezia egin da ikasle guztiek diru laguntza osorik jasotzeko. Euskara ikastea dohainik izateak lehentasuna izango du, eta bide horretan aurrerapausoak eman nahi dira». Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Normalizatzeko Zuzendaritzak ere helburu berbera du, eta hasi da urratsak egiten, udalekin elkarlanean. Oraindik ausartu ez diren herritarrak euskara ikastera animatu ditu udalak, eta AEK-k abian jarri duen kanpainarekin bat egin du. Hala, gogorarazi du, herriko euskaltegian izena eman [...]
Aurten eta datorren urtean laguntzak mantentzeko eta gehitzeko esfortzua egin duela jakinarazi du
Oiartzungo Udalak, euskara ikasten ari direnentzako laguntzak mantentzeko eta gehitzeko «esfortzu berezia» egin du aurten. Eta helburua bera da datorren urterako: «Eskolen %85 jasotzen duten ikasleei matrikularen zati bat ordainduko zaie».
Diru laguntzak urrian eta ekainean eskatu behar direla ohartarazi du, ekainean neguko ikastaroentzako eta urrian udako ikastaroentzako. Laguntzen zenbatekoak ere zehaztu ditu: «Oiartzuar guztiek jasoko dute matrikularen %50 arte. Lehentasunezkoak diren sektoreetako ikasleek (famila, elkarteak, merkatariak…) eta langabe, ikasle eta erretiratuek matrikularen %70 arte jaso ahal izango dute. Horrez gain, barnetegietako egoitza gastuak ordaintzeko laguntza ere emango dugu».
2010ean eta 2011n, «murrizketen ondorioz», euskara ikasleek ezin izan zuten beka osoa jaso, eta hori berriro gertatzea ez du nahi udalak. Euskara ikasteko erraztasunak ematea da udalaren helburua, eta horregatik ahalegina: «Esfortzu berezia egin da ikasle guztiek diru laguntza osorik jasotzeko. Euskara ikastea dohainik izateak lehentasuna izango du, eta bide horretan aurrerapausoak eman nahi dira».
Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Normalizatzeko Zuzendaritzak ere helburu berbera du, eta hasi da urratsak egiten, udalekin elkarlanean.
Oraindik ausartu ez diren herritarrak euskara ikastera animatu ditu udalak, eta AEK-k abian jarri duen kanpainarekin bat egin du. Hala, gogorarazi du, herriko euskaltegian izena eman nahi dutenek, epea irekita dutela hilaren 28ra arte. Fermiñene etxeko bigarren solairutik pasatu daitezke, edo 607 53 42 63 telefono zenbakira deitu.


