Bekoerrota eta Altzateko tasak igotzea onartu du udalbatzak
Bekoerrota eta Altzateko tasak igotzea onartu du udalbatzak
Udalbatzak Bekoerrota kiroldegiko eta Altzate igerilekuko tasak igotzea onartu zuen atzo egindako osoko ezohiko bilkuran. Bildu koalizioko zinegotziek egin zuten proposamenaren alde. EAJko bi zinegotziek abstentzioa bozkatu zuten eta PSE-EEko zinegotzi bakarrak kontra egin zuen. Atzoko plenoan aztertutako bigarren gaiak ere aurrera egin zuen. Horren arabera, udal idazkariak, Partzuergoan idazkari lanak ere egingo ditu aurrerantzean. Bilduko zinegotzien aldeko botoekin eta beste bi alderdietako zinegotzien kontrako bozkarekin egin zuen aurrera proposamenak.
Errausketaren kontrako mezua
Bestalde, errausketaren aurkako mezua eraman zuten Bildu koalizioko zinegotziek atzoko ezohiko bilkurara. Aretora, Lezok errausketarik ez leloa zuen elastikoa jantzita sartu ziren.


