Arramendipek ikasturte hasierako jaialdia egingo du 20an
Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak ikasturte hasierako jaia prestatu du hilaren 20rako. 17:00etan izango da elkartean bertan. Jaialdi horretan emango dute ikasturte berrira begira antolatu dituzten ekintzen berri. Era berean, bingoan jokatzek...
Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak ikasturte hasierako jaia prestatu du hilaren 20rako. 17:00etan izango da elkartean bertan. Jaialdi horretan emango dute ikasturte berrira begira antolatu dituzten ekintzen berri. Era berean, bingoan jokatzeko eta txokolatea hartzeko aukera izango da. Matrikulatzeko epea hilaren 24an irekiko dute, eta 28ra arte izena emateko aukera izango da, 17:00etatik 19:00etara.

