Agustinetako jaiak hasiko dira bihar
Hiru egunez jaietan murgilduko da Agustinak auzoa. Hauxe egitaraua: Ostirala 19:00: Txupinazoa, duela 32 urte Agustinetako haur danborradaren sortzailea izan zen Segundo Ruizen eskutik. 19:30: Poteo herrikoia auzoko tabernetan trikitilariek alaiturik. Bertan, pintxo txapelketa izango da. Ondara, Moran, Agustinas eta auzo elkarteko tabernetan (lau pintxo eta lau pote 6 euro). 22:30: Mus txapelketa, Agustinas tabernan (tabernan bertan izena eman behar da). 23:30-01:30: Auzoko tabernetan musika. Larunbata Egun guztian zehar: puzgarriak Markolako futbol zelaian. 09:00: Diana txistulariekin, auzoko kaleetan. 11:00: Txakur erakustaldia, Mikel Pino eta Ada bere txakurrarekin, Arramendi parkean. 11:30: 9-13 urte bitarteko neska mutilentzako futbito txapelketa Markola atzealdean (auzo elkarteko tabernetan eman behar da izena). 12:00: Toka txapelketa auzo elkarteko plazan. 15:30: Ondara tabernan tute txapelketa (taberna bertan eman behar da izena). 17:30: Haurrentzako Hipo eta Tomax pailazoak auzo elkarteko plazan. Ondoren, txokolate jatea (euria eginez gero, auzo elkarteko gimnasioan). 18:00: Nagusientzako dantzaldia, Moran taberna dagoen plazan. 21:00: Auzo afaria (entsalada, saiheskia eta postrea). Tiketak auzoko tabernetan erosi behar dira 7 euroren truke. Haurrak doan pizza eta postrea. 23:30-23:00: Dantzaldia Modestoren eskutik, auzo elkarteko plazan. Igandea 11:00: Pala txapelketa R. M Azkue kaleko frontoian (auzo elkarteko tabernan eman behar da izena). 12:00: Istripu simulazioa Babes Zibilaren eskutik, eta apar [...]
Hiru egunez jaietan murgilduko da Agustinak auzoa.
Hauxe egitaraua:
Ostirala
- 19:00: Txupinazoa, duela 32 urte Agustinetako haur danborradaren sortzailea izan zen Segundo Ruizen eskutik.
- 19:30: Poteo herrikoia auzoko tabernetan trikitilariek alaiturik. Bertan, pintxo txapelketa izango da. Ondara, Moran, Agustinas eta auzo elkarteko tabernetan (lau pintxo eta lau pote 6 euro).
- 22:30: Mus txapelketa, Agustinas tabernan (tabernan bertan izena eman behar da).
- 23:30-01:30: Auzoko tabernetan musika.
Larunbata
- Egun guztian zehar: puzgarriak Markolako futbol zelaian.
- 09:00: Diana txistulariekin, auzoko kaleetan.
- 11:00: Txakur erakustaldia, Mikel Pino eta Ada bere txakurrarekin, Arramendi parkean.
- 11:30: 9-13 urte bitarteko neska mutilentzako futbito txapelketa Markola atzealdean (auzo elkarteko tabernetan eman behar da izena).
- 12:00: Toka txapelketa auzo elkarteko plazan.
- 15:30: Ondara tabernan tute txapelketa (taberna bertan eman behar da izena).
- 17:30: Haurrentzako Hipo eta Tomax pailazoak auzo elkarteko plazan. Ondoren, txokolate jatea (euria eginez gero, auzo elkarteko gimnasioan).
- 18:00: Nagusientzako dantzaldia, Moran taberna dagoen plazan.
- 21:00: Auzo afaria (entsalada, saiheskia eta postrea). Tiketak auzoko tabernetan erosi behar dira 7 euroren truke. Haurrak doan pizza eta postrea.
- 23:30-23:00: Dantzaldia Modestoren eskutik, auzo elkarteko plazan.
Igandea
- 11:00: Pala txapelketa R. M Azkue kaleko frontoian (auzo elkarteko tabernan eman behar da izena).
- 12:00: Istripu simulazioa Babes Zibilaren eskutik, eta apar festa Erramun Astibia kaleko frontoian.
- 13:30: Patata tortilla txapelketa auzo elkarteko plaza. Osagaiak: patata, arrautza, olioa eta gatza.
- 17:30: Danborrada, auzoko kaleetan zehar txarangaren laguntzarekin. Jarraian, merienda auzo elkarteko plazan.
- 19:30: Sabel dantza auzo elkarteko plazan.
- 21:00: Jaien amaiera.

