Sahara Korrika lasterketa egingo dute igandean
Mendebaldeko Saharako herritarrei elkartasuna adierazteko, igandean lasterketa egingo dute: Sahara Korrika. Udalak gogorarazi duenez, hiru hamarkada daramatzate erbestean sahararrek, Marokok euren lurraldea militarrek okupatu zuenetik, eta euren eskubi...
Mendebaldeko Saharako herritarrei elkartasuna adierazteko, igandean lasterketa egingo dute: Sahara Korrika. Udalak gogorarazi duenez, hiru hamarkada daramatzate erbestean sahararrek, Marokok euren lurraldea militarrek okupatu zuenetik, eta euren eskubideak behin eta berriro urratu dituzte.
Proba ez da lehiakorra izango, bost kilometro ingurukoa izango da, eta ibilbidea guztiz laua izango da herriko kaleetan zehar: Maria Lezo, Madalena, Herriko Plaza, Santa Klara, Fanderia, Gabierrota, Etxe Berriak, Olibet, Iztieta (bidegorritik), Niessen eta Kapitainenea. Hortik Herriko Plazarako norabidea hartuko dute Kabian amaitzeko.
Izena lasterketa egunean bertan eman beharko da lasterketaren aurretik, 11:00etan. Hain zuzen, lasterketa 12:00etan hasiko da. Partaide bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu, eta diru hori Mendebaldeko Saharara bidaliko dute. Trukean, elastiko bat jasoko dute.