Palista pasaitarrek lan bikaina egin dute Alacanteko uretan
Dominak lortzeko helburuarekin joan ziren Vila Joiosara (Alacant, Herrialde Katalanak) Donostia Kayakeko eta Pasaia Kayakeko ordezkariak. Itsas Piraguismoko Espainiako Txapelketa jokatu zuten bertan, eta pasaitarrak ez ziren esku hutsik etorri. K-2ko E...
Dominak lortzeko helburuarekin joan ziren Vila Joiosara (Alacant, Herrialde Katalanak) Donostia Kayakeko eta Pasaia Kayakeko ordezkariak. Itsas Piraguismoko Espainiako Txapelketa jokatu zuten bertan, eta pasaitarrak ez ziren esku hutsik etorri.
K-2ko Emakumezkoen Senior Mailan, Benavente ahizpek urrezko domina eskuratu zuten. Hasiera batean araudiarekin zituzten zalantzak argituta, parte hartu ahal izan zuten.
K-2n ere, Iker Azurmendi eta Asier Lersundik osatutako bikoteak brontzezko domina lortu zuen. Mutilen Kadete Mailako podiumera igotzea lortu zuen bikoteak.
Azkenik, Aritz Araneta kayakistak zilarrezko domina eskuratu zuen 23 urtez azpiko kategorian. Estropada osoko seigarren denborarik onena egin zuen, aldi berean.
Dominarik lortu ez bazuen ere, lan bikaina egin zuen Lander Rodriguezek. Bera baino lehenago eskarmentu handia duten hiru palista iritsi ziren helmugara, eta hirugarren postua ez zuen aparte izan.
Beteranoen artean bosgarren izatea lortu zuten bai Txema Yarzak, baita Patxi Benavidek ere. Azken hori kayak tradizionaleko modalitatean aritu zen lehian.

