Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ohorezko Mailan mantentzeko xedea

Lau denboraldi egin ditu Touringek Erregional Preferentean, eta maila hori ez dela bere tokia erakusteko ordua iritsi zaio. Maila berria, helburu berriak eta horri aurre egiteko aurpegi berriak izango ditu. Egoitz Mendizabal Touringeko Kirol zuzendariaren arabera, aurten helburua Ohorezko Mailan mantentzea izango da, eta gero hortik aurrera zer egin denboraldiak markatuko duela iritzi dio, helburuaren koska igo ala ez. Xede hori lortzeko jokalariak eta entrenatzailea dira gakoa. Aurten Manu Merino izango da entrenatzailea, Real Union Btik ekarria. Mendizabalek gustuko du bere lan egiteko modua: “Entrenamenduetan intentsitate asko sartzen du, eta taktikoki ere nire ideiak dituen entrenatzailea da. Taldean ondo integratzen bada lan polita egin dezake”. Bestetik, jokalariak daude. Hilabete hasieran aurkeztu zuten talde osoa, eta horien artean 11 dira Touringek fitxatu dituen jokalariak. Jokalari berriak Antiguoko, Reala, Pasaia zein Beti Onatik taldeetatik etorri dira, eta garrantzitsutzat jo du Kirol zuzendariak horiek taldera ondo moldatzea. Oro har, “bloke gaztea” mantendu dutela azaldu du Kirol zuzendariak: “Hiru beterano mantendu ditugu, laugarren bat Pasaiatik fitxatu dugu, eta gainontzeko guztiak 25 urtetik beherakoak dira”. Gaineratu duenez, “zailtasunak gainditu eta jokatzen zentratuz gero, taldea lehiatzeko prest egon daiteke”. Hain zuzen, zailtasun ugari izango dituzte maila berrian. Beste taldeen esperientzia izango da nagusiena: “Kanpora joan eta [...]

admin
Bidasoa
2012/09/12

TouringLau denboraldi egin ditu Touringek Erregional Preferentean, eta maila hori ez dela bere tokia erakusteko ordua iritsi zaio. Maila berria, helburu berriak eta horri aurre egiteko aurpegi berriak izango ditu.

Egoitz Mendizabal Touringeko Kirol zuzendariaren arabera, aurten helburua Ohorezko Mailan mantentzea izango da, eta gero hortik aurrera zer egin denboraldiak markatuko duela iritzi dio, helburuaren koska igo ala ez.

Xede hori lortzeko jokalariak eta entrenatzailea dira gakoa. Aurten Manu Merino izango da entrenatzailea, Real Union Btik ekarria. Mendizabalek gustuko du bere lan egiteko modua: “Entrenamenduetan intentsitate asko sartzen du, eta taktikoki ere nire ideiak dituen entrenatzailea da. Taldean ondo integratzen bada lan polita egin dezake”.

Bestetik, jokalariak daude. Hilabete hasieran aurkeztu zuten talde osoa, eta horien artean 11 dira Touringek fitxatu dituen jokalariak. Jokalari berriak Antiguoko, Reala, Pasaia zein Beti Onatik taldeetatik etorri dira, eta garrantzitsutzat jo du Kirol zuzendariak horiek taldera ondo moldatzea.

Oro har, “bloke gaztea” mantendu dutela azaldu du Kirol zuzendariak: “Hiru beterano mantendu ditugu, laugarren bat Pasaiatik fitxatu dugu, eta gainontzeko guztiak 25 urtetik beherakoak dira”. Gaineratu duenez, “zailtasunak gainditu eta jokatzen zentratuz gero, taldea lehiatzeko prest egon daiteke”.

Hain zuzen, zailtasun ugari izango dituzte maila berrian. Beste taldeen esperientzia izango da nagusiena: “Kanpora joan eta ikusten dituzunean jokalari horiek zu baino helduagoak direla, beldurra izan dezakezu, baina espero dut horrelakorik ez gertatzea”.

Hala ere, aldeko alderdiak ere izango ditu Touringek, batetik maila bat gorago jokatzeko motibazioa, eta batik bat, zelaia: “Fanderiak, gure zelaiak, izan behar du gure puntu indartsuetako bat. Iaz, maila bat baxuagoan egonda, ikusleen batez bestekoa 400ekoa bazen, aurten handitu egin behar da hori. Horrez gain, zelaiaren dimentsio eta belarrera eginda gaude”. Egun ia 500 bazkide ditu Touringek.

Aurrera Ondarroa
Denboraldia ongi hasteko lehenengo partida irabaztea komeni zaio Touringi: “Iaz 30 partidetatik 23 irabazi genituen, eta aurten ere lehen partida irabazita psikologikoki aurrerapauso handia litzateke. Hala ere, galdu edo berdinduz gero ere ez da izango munduaren amaiera”.

Lehen partida etxean izango du Aurrera Ondarroaren kontra, larunbatean, 16:30ean, Fanderian. Mendizabalen arabera, azken urteetan eta baita denboraldi honetan ere hainbat jokalari joan zaizkie taldetik, baina ez dakite nolako taldea izango duten aurrean.

Harrobia
Erregional Preferentean egon den urteetan harrobiak “beherakada garrantzitsua” izan duela onartu du Mendizabalek, baina iaz zuzendaritzaren aldaketarekin arlo horretan lan handia egin zutenez, pixkanaka indarra hartzen ari dela esan du. Iaz futbol eskolan 80 gaztetxo ibili ziren, eta aurten kopuru hori gainditzea espero dute. “Etorkizun hori ondo zaindu behar dugu”, zehaztu du.

Bigarren Erregionalean eta Gazteen Lehen Mailan eta Gazteen Ohorezko Mailan asmoa maila ona ematea da, eta lehenengo talderako jokalariak sortzea. Gainontzekoei dagokionez, Kadete Mailan itxaropena daukate taldea mailaz igotzeko.
Neskak, berriz, aurten lehenengoz Gazteen Euskal Ligan egongo direla azaldu du, eta Oiartzun erreferentea den arren, eurekin lehiatzen saiatuko direla.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.