Ikastaroak doan probatzeko aukera Galtzarabordan
Ikastaroak sustatzeko kanpainaren barruan, udal kirol instalazioetan eskaintzen diren ikastaroak probatzeko aukera izango da irailean, 17tik 30era. Izena eman aurretik horiek probatzea da asmoa, eta patronatuko bazkideak direnek zein ez direnek egin ah...
Ikastaroak sustatzeko kanpainaren barruan, udal kirol instalazioetan eskaintzen diren ikastaroak probatzeko aukera izango da irailean, 17tik 30era. Izena eman aurretik horiek probatzea da asmoa, eta patronatuko bazkideak direnek zein ez direnek egin ahal izango dute.
Parte hartzea doakoa da, eta aurretik ez da izena eman beharko, baina eskolek plaza kopurua mugatua dute.
Hainbat eskola izango dira, eta saio bakoitzaren iraupena 45 minutukoa izango da. Galtzarabordako kiroldegian egingo dira, goizez eta arratsaldez. Asteko eskola plana instalazioetan eta patronatuko webgunean ikus daiteke. Informazio gehiago 943 44 96 90 telefono zenbakian.

