Euskara ikasteko laguntzak emango ditu udalak
Oiartzungo Udalak, euskara ikasten ari direnentzako laguntak mantentzeko eta gehitzeko “esfortzu berezia” egin du aurten. Udalak gogorarazi duenez, iaz eta 2010ean, “euskara ikasleek ezin izan zuten beka osoa jaso, murrizketen ondorio...
Oiartzungo Udalak, euskara ikasten ari direnentzako laguntak mantentzeko eta gehitzeko “esfortzu berezia” egin du aurten. Udalak gogorarazi duenez, iaz eta 2010ean, “euskara ikasleek ezin izan zuten beka osoa jaso, murrizketen ondorioz”. Aurten, baina, baldintzak betetzen dituztenek laguntza osoa jasoko dute, baita datorren urtean ere: “Eskolen %85a jasotzen duten ikasleei matrikularen zati bat ordainduko zaie aurtengo ikasleei, baita 2012-2013 ikasturtekoei ere”.

